GARA > Idatzia > Non Zer

AEK-k XVII. Txiste eta Pasadizo Idatzien lehiaketa abian jarri du

Txiste edota pasadizo bitxiren bat buruan badarabilzu, pasa ezazu lehenbailehen paperera, eta bidali AEKra. Izan ere, Goierri eta Urola Garaiko AEK-k Ordiziako Udaleko EBPNren babesean antolatuta, XVII. Txiste eta Pasadizo Idatzien lehiaketa jokoan da jada. Soilik 16 urtetik gorakoek parte har dezateke, eta txiste nahiz pasadizoak euskalkian edota euskara batuan idatzi ahal izango dira. Bina afariko saria izango dute zain 3 txiste onenen egileek: Mutiloako Mujika jatetxean, Legorretako Insausti jatetxean eta Zaldibiako Uriko jatetxean. Txisteak jasotzeko azken eguna apirilaren 30a izango da (Goiztiri AEK, 116 posta kutxa, 20240 Ordizia).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo