GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Idi-probak | Superprestigioa

Txertudiren idiek irabazi dute Euskal Herrikoa

J.L. | DONOSTIA

Txertudiren idiak irabazi zuten herenegun gauean Leioan jokatu zen Superprestigioko finala. Urte osoan Euskal Herriko probaleku ezberdinetan aritu diren idi parerik onenak aritu ziren han.

Jendeak erantzun ona eman zuen Ondizko probalekuan, hainbat lagun hurbildu zen lehia ikustera, nahiz eta azkenik lehen posturako, aparteko emoziorik izan ez zen. Txertudiren idiak jaun eta jabe izan ziren, eta erraz lortu zituen mantak, bigarren sailkatuari bost iltzeko aldea kendu baitzien. 44 iltze erdietsi zituzten ordu erdiz lanean aritu ostean.

Bigarren posturako lehia askoz ere gogorragoa izan zen, iltze baten barruan sartu baitziren ondorengo bi idi pareak. Bigarren postuan, Erreistarenak sailkatu ziren 39 iltze eginda. Hirugarren eta azken postuan, Bikiakena sailkatu zen 38 iltze eginda. Txapelketa ofizialak amaituta herri ezberdinetako lehiaketak jarraituko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo