Haur pornografia egitura baten aurkako operazioa
GARA |
Polizia espainolak gidatu duen operazioan 41 lagun atxilotu dituzte haur pornografia egitura osatzea egotzita. Tartean, polizia iturriek adierazi dutenez, atxiloketa bat egin dute Euskal Herrian, nahiz eta ez duten argitu zein herritan izan den.
Atxilotuei haur pornografia izatea, Internet bidez zabaltzea eta adingabeak sare bitartez jazartzea egozten die poliziak.
Iturri horiek aditzera eman dutenez, hainbat herritarren salaketak abiatu zuen ikerketa. Haiek jakinarazi zieten poliziari haur pornografiari buruzko dokumentu horiek bazirela, eta internet bidez, artxiboak trukatzeko sareen bidez, zabaltzen ari zirela. Sare horiexek dira erabiltzaileek dokumentuak trukatzeko -haur pornografia barne-, erabilienak
Artxiboak aztertu eta sarean arakatzearen bidez, poliziek arestian aipatutako dokumentuak partekatzen zituzten erabiltzaile anitz eta «pedofilia edukidun bideoak» topatu zituzten.
Polizia iturriek aditzera eman dutenez, atxiloketetan egindako erregistroetan, besteren artea, 46 disko gogor, 3 CPU 10 ordenagailu eta 200 DVD atzeman dituzte, milioika argazki artxibo eta «pedofilia edukia duten» hainbat bideo.