GARA > Idatzia > Tau

«R Bikoitzaren» magiak talde gasteiztarra hautsi du

Azken laurdenean 19-7ko partziala jaso zuten Spahijarenek galdutako baloien eta Rudy Fernándezen erruz

p043_f01_148x136.jpg

DKV JOVENTUT 78

TAU BASKONIA 66

Arnaitz GORRITI | GASTEIZ

Azken minutuetako nekea, Rudy Fernándezen apunteria eta Ricky Rubioren maisutasuna; horra hor Tau Baskoniak DKV Joventuten aurka 78-66 galtzearen zergatia. Nahiko ongi defenditu arren, kataluniarren «R bikoitzaren» magiak zapuztu zituen arabarren usteak. Hala, ACB Ligako bigarren lekua galdu dute Spahijarenek.

Gogorrena zera da: sei minuturen faltan 62-64 aurretik zirela gasteiztarrak. 16-2ko partzialak 19-7ko azken laurden negargarria itxi zuen. Asteazkenean Partizanen aurka konpondu beharko dute gasteiztarrek azken bi neurketetako itxura txarra, eta hobe dute arnasa sakon hartzea, badaezpada ere.

Tentsio handirik gabe ekin zion Spahijaren taldeak. Nahiz eta Singleton, Mickeal eta Splitter sartu hasierako bostekoan, Fernández eta Lubos Bartoni nolabait ewusteko asko sofritu zuten gasteiztarrek. Kontraeraso bizkorrez baliatuz 15-5 aurreratu ziren etxekoak.

Hutsarteak eta aldaketek zuzendu zuen arabarren bidea. Jasaitis, Teletovic eta McDonaldek, azken honek batik bat, markagailua eta jokoa asko paretu zuten, aurreneko laurdena 20-16 -eta hori Moisok azken segundoan saskiraketa bat erdietsi zuela- utzi arte.

Erritmoa bigarren laurdenean hartu zuen Tau Baskoniak. Prigioniren eskutik hiruzpalau baloi ohostu zituzten Spahijarenek eta 28-31 aurreratzea lortu zuten Jasaitisen hiruko bati esker. Defentsan, berriz, hiru laurdenetako presioari eta 2-3 zonako defentsari esker, kataluniarren erasoa oztopatu zuten. Gainera, Partizanen aurka ez bezala, defentsako errebotea ongi zaindu zuten baskonistek. Vidalen hiruko batek 35-39 jarri zuen markagailua.

«Penyak» ez zuen amore ematen. Ricky Rubiok erantzukizuna hartu zuen erasoan eta atsedenaldira markagailua 42-41 zela iritsi zen.

Aurreneko erdiko eraso festa bertan behera geratu zen atsedenaldiaren ondoren. Defentsek asko sakatu zuten, falta egiten zituzten asko begiratu gabe gainera. Hala, jaurtiketa libreen bidez hasi ziren loditzen talde bien markagailuak, izan ere, jokoan oso-oso nekez lor baizitekeen sakiraketarik.

Lubakien estrategia honek ez zion kalterik egin talde arabarrari. Hala, hirugarren laurdena 59-59 amaitu ondoren, azken laurdenean aurrea hartu zuten. Sei minuturen faltan 62-64 zegoen markagailua.

Arnasarik gabe

Etxekoen artean Rudy Fernándezek ardura hartu zuen berriro, nahiz eta arabarren defentsak lan handia eginarazten zion eskolta gazteari. Bere ahaleginak Palau Olimpic-eko 12.557 zaleak piztu zituen eta presio latza egin zuten neurketa irabazteko.

Tau Baskoniaren aldetik, berriz, arnasarik gabe geratu ziren azken minutu horietan. «R bikoitza» buru hartuta, defentsa ere topera gogortu zuten. Horren ondorioz Rakocevici adierazi falta teknikoa adierazi zitzaion eta 7-0eko partziala ezarri zuen Badalonakoek.

Hurrengo erasoetan baskonistek burua beroegi ukan zuten, orotara 28 baloi galduta; larregi nahiz eta DKV Joventut berez den «lapurretarako prestaturiko taldea». Partzial hori 15-0eraino luzatu zen, partida erabakiz.

Spahija: «El cansancio y la acumulación explican esta nueva derrota»

Escueto y sin excesivas ganas de extenderse, Neven Spahija no quería buscar excusas ante la derrota en Badalona y se quejaba del exagerado número de balones perdidos.

«Esta ha sido una semana muy dura para nosotros, lo que nos ha llevado a perder otro partido en el ultimo cuarto. Pero un equipo de nuestra categoría, y para ganar un partido de este nivel, no puede permitirse tener 28 pérdidas de balón».

Sin embargo, el de Sibenik buscaba en el cansancio la explicación a un final tan malo.

«He visto al equipo muy cansado; es por eso que tanto ante el Partizan como hoy -por ayer- hayamos anotado sólo siete puntos en los diez últimos minutos».

«Ahora lo que se necesita es descansar un poquito y preparar el partido ante Partizan, que es el más importante de la temporada», declaró el técnico baskonista.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo