Iratxe Ormatza idazleak bere aurreneko liburua aurkeztuko du, «Hegoak»
Liburuaren Eguna dela-eta, Iratxe Ormatza idazle, itzultzaile, zuzentzaile eta irakasle bakiotarrak bere aurreneko liburua aurkeztuko du, «Hegoak». Hego Amerikan barrena eginiko ibilaldiari buruzko kontaketa bihotzekoa bezain entretenigarria da. Sei herrialde bisitatu zituen bertan emandako sei hilabeteetan, eta ehunka bitxikeriaz, paisaiaz eta bizipenez osaturiko abentura horren fruitua da liburua.