Oņatiko PPko zinegotzia zigortu dute EAE-ANVko hautetsiak iraintzeagatik
GARA |
Bergarako Auzitegiak Oñatin PPko zinegotzi den Julio Perez Arrilucea zigortu du, EAE-ANVko hiru kide «iraintzeagatik». Unai Iturrioz aboka- tuak atzo prentsaurrekoan esan zuenez, «epaiak argi uzten du iraina eta mespretxua ez direla onargarriak, eta Perez Arrilucea jaunak bi alditan, nahita eta mina eragiteko asmoarekin, iraindu zi- tuela Marijo Altube, Karmelo Arregi eta Lierni Axpe, Oñatiko EAE-ANVko zerrendetan aurkeztutakoak». Izan ere, zinegotzi horrek, iazko uztailean egindako osoko bilkurara baten ostean, «hiltzaile» esanez iraindu zituen.
Perez Arriluceari, erantzukizun penala egotzita, falta bakoitzagatik 120 euroko isuna ezarri diote. Era berean, erantzukizun zibilagatik euro bana ordaindu beharko die salatzaileei. Iturriozek esan zuen helegitea jartzeko asmorik ez duela. «Oraindik orain, uste dugu gertaerak epaian azaldutakoa baino larriagoak direla, eta salatzaileak eta salatua beste batzuk izan balira, prozedura eta ezarritako zigorra bestelakoak izango ziratekeela», gaineratu zuen, ordea.
Marijo Altuberen arabera, nahi zuten gauza bakarra zen «herri honi erakustea gizarte honetan muga batzuk daudela, eta horiek ezin dituela ez inork, ez inon gainditu». Balorazio positiboa egin zuen, «ez soilik PPren ordezkari bat zigortua izan delako; baizik eta une honetan ezker abertzalea jasaten ari den izugarrizko eraso honen testuinguruan, guztiak ez duela balio agerian geratu delako». Herriaren alde lanean jarraitzeko asmoa dutela berretsi zuen, halaber.