Buruz Buruko Txapelketa
Aimar Olaizola, 2018. urtera arte
Txapeldunak Asegarcerekin duen kontratua luzatu du, anai zaharrak bezala. Asier Olaizolak 2012. urteko abendura arte sinatu du.
Aritz SORZABAL | DONOSTIA
Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen atarian, Olaizola anaiek Asegarcerekin duten kontratua luzatu zuten herenegun. Txapeldunari dagokionez, 2018. urtera arte jarraituko du Bilboko enpresarekin, kirol arloan gutxitan hitzartzen den kontratu horietako bat sinatu ondoren. Hain zuzen ere, 38 urte izango ditu goizuetarrak kontratua bukatzen zaionean. Alegia, 20 urte profesionaletan. Lehen 2012. urtera arte zuen, eta orain, beste sei urtez.
Albiste hau dela-eta, egunean zehar, eta Oinatz Bengoetxearen aurka igandean Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko duen partidarako material aukeraketan, Asegarcerekin adostutako akordioari buruz galdetu zitzaion Aimar Olaizolari. «Debuta Asperekin egin nuen, baina Asegarcerekin urte asko daramatzat. Horregatik, enpresa hau niretzat garrantzitsuena izan da. Konfiantza handia izan dute nigan», azaldu zuen.
Hitzarmena luzatzeko erabakia azaldu zuen ondoren. «Gauza askotan lagundu didate eta nik ere maila altua eskaini dut. Teknikoekin, prestatzaileekin eta arduradunekin oso ondo moldatzen naiz, baita pilotariekin ere. Horrek guztiak eragina du. Beraz, nire kirol ibilbidea ia-ia Asegarcen bukatzea erabaki dut», esplikatu zuen.
Era berean, 38 urterekin -Asegarcerekin kontratua amaitzen zaionean- jokatzeari uzteko asmorik ez duela iragarri zuen. «Kontratua amaitzerakoan, espero dut beste bi urtez jarraitu ahal izatea», esan zuen.
Profesionaletan daramatzan hamar urteetan lortutakoaz ere hitz egin zuen: Buruz Burukoan bi txapel; Lau eta Erdikoan, 3; eta Binakakoan, 1. «Horretarako lan egin dut, eta ari naiz egiten. Debutatu nuenean txapeldun izango nintzela esan izan balidate, ez nuen sinistuko. Pilotari batentzat txapela da garrantzitsuena. Bueno, lehenengo debutatzea eta gero txapeldun izatea», esan zuen, eta egindako lanarekin oso pozik dagoela berretsi zuen. Bildutako txapelei buruz, 28 urte izateko, «ez dagoela batere gaizki» esan zuen.
Iaz lortutako txapela defenditzen hasiko da Aimar Olaizola igandean, eta Bengoetxea VI.a izango du aurkari Eibarren. Leitzakoa haserre zegoen atzo, materiala ez baizitzaion gustatu.
Anai zaharra, Labriten
Buruz Buruko Txapelketako asteburuko beste partidan, Patxi Eugi eta Asier Olaizola izango dira aurrez aurre. Azken honek ere Asegarcerekin luzatu zuen kontratua. Hain zuzen, 2009. urteko abenduan bukatzen zitzaion. Orain, hitzarmen berriarekin, 2012. urteko abendura arte egongo da Bilboko enpresan.
Olaizola anaietatik zaharrena -32 urte ditu- goizean izan zen Labriten, larunbateko partidarako materiala aukeratzen. Bere aurkariari buruz aritu zen, hots, Patxi Eugiri buruz. «Kolpez ondo ikusten dut, fresko. Gainera, kantxan ibiltzen eta sufritzen, onenetarikoa da. Horregatik, partida zaila ikusten dut. Sakearekin min egiten saiatuko naiz», iragarri zuen Asier Olaizolak.
Goizuetakoak 107 eta 105,5 gramoko pilotak aukeratu zituen; Eugik, ordea, 103,9 eta 105,1 gramokoak. Biek partida bakarra jokatu dute Buruz Burukoan. Iaz izan zen, Bergaran. Eugik 22-15 irabazi zuen.
Patxi Eugi, que colgará los tacos en agosto, afronta su último Campeonato Manomanista. El sábado entra es escena en el Labrit, por lo que ayer eligió material junto a su rival, Asier Olaizola. «No he entrenado más motivado por ser éste mi último campeonato. Y es que el Manomanista de por sí mete adrenalina en el cuerpo por muchos campeonatos que hayas jugado», reconoció el de Agoitz.
El tricampeón navarro siente gran devoción por un torneo que le ha colocado entre los grandes. «El Manomanista es lo más bonito de la pelota. En el uno contra uno es donde se ve todo. En el Parejas te puedes tapar, pero aquí eres tú contra el rival y contra ti mismo», añadió. A.S.