GARA > Idatzia > Kultura

Antzerkia

Donostiako Antzoki Zaharrean, «La familia del Chivo Froilán» lana ikusgai

Asteburu honetan Tentazioa eta Arriabala Producciones taldeen artean egindako «La familia del Chivo Froilán» lana Euskal Herrian berriro ikusteko aukera izango da. Zehazki, Donostiako Antzoki Zaharrean arituko dira ikuskizun hau jokatzen duten lau antzezleak: Maria Garralon, Janfri Topera, Carmen Arche eta Martxelo Rubio. Jesus Bonilla eta Joaquin Andujar dira lan honen zuzendariak eta, Bonillak azaldu duenaren arabera, lan «urratzailea» da hau. Bihar bi aldiz igoko dira agertokira, 2o.00etan eta 22.30ean, eta etzi 20.00etan arituko dira berriro Antzoki Zaharrean. Datorren astean ez dira oso urrun ibiliko, Bergaran arituko baitira haien ikuskizuna ematen. Aukera anitz errepide bazter batean galdutako etxean lekututa dagoen lan hau ikusteko, non hiru pertsonai desberdin zerbaiten espero ematen duten Eguberria.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo