GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskararen ordenantzak onartzeko eskatu dio EHEk Bilboko Udalari

GARA |

Euskal Herrian, eta bereziki Bilbon, herritarron hizkuntza eskubideak eta euskararen ofizialtasuna bermatzeko «aukerarik ez dugun bitartean», udal ordenantza eskatu zuten atzo Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteko kideek Bilboko udaletxean.

Egindako balorazioaren arabera, Bilbo da Euskal Herrian euskaldun gehien biltzen dituen udalerria, baina aldi berean, «Bilboko Udala da euskara ez bermatzeagatik salaketa gehien jaso duena». Udalerrien hizkuntza politiken neurketan egin orduko, 10etik 2,61 puntu baino ez ditu lortu Bilbokoak.

«Bilbon euskaldunok bigarren mailako herritarrak gara» esan eta, horren adibideak aipatu zituen EHEk; besteak beste, alkatea erdaldun hutsa izatea, Infobilbaok, ``Bilbao'' egunkariak eta Udaltzaingoak «euskararekiko agertutako begirune eza» eta A eredua soilik eskaintzen duten lau eskola publiko egotea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo