GARA > Idatzia > Errugbia

Biarritzek azkeneko aukera izango du


J.L. | BIARRITZ

Biarritzei finalerdiak jokatzeko txartela lortzea zinez zail egingo zaio. Hala ere, aukeraren bat izan nahi baldin badu, gaur irabazi egin beharra dauka Clermonten aurka, 21.00etatik aurrera Agilera estadioan.

Norgehiagoka oso zaila dute zuri-gorriek, aurrez aurre sailkapeneko lehenengoa izango baitute. Frantziarrek 77 puntu dituzte, eta euskaldunek, aldiz, 53. Hor garbi ikusten da bi talde hauen artean dagoen ezberdintasuna. Lapurtarrek orain arte egindakoa ikusita ere, ez du itxaropenerako tarte handiegirik uzten.

Hala ere, eta finalerdietan izateko itxaropen apurren bat gorde nahi baldin badute, gaur irabaztea derrigorrezkoa izango dute. Bestela, ez dute inola ere ezer lortzerik izango. Irabazita ere, eta Perpinyàk gauza bera egingo balu, helburuak zaila izaten jarraituko luke, baina irabazita, gutxienez, lau puntura gerturatzeko parada dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo