GARA > Idatzia > Hemeroteka

DEIA Josu Torre 2008/5/8

Playa de Bakio

Ondartza txikia da Bakiokoa (...). Bere izena ordea Munduan zehar zabaldu da azken asteotan. Aztertu beharko marketing kontu bat izan den edo ez, ehundaka arrainontzi bahitzen badituzte urteoro Afrikako itsaso hoietan, arrazoiren izkuturen bat behar neurri hortako arrakasta emateko albisteari. Huskeria edo arinkeria honetatik haratago beti izaten da ezohiko indarren bat hainbesteko hedapena erdiesteko.

Iritsi zen bezala ahaztuko da berri hori ingurukoentzako ezik eta neronek ekartzea denean indar edo garrantzi gutxien eman zaien bi kontu gogoratzeko da. Bata, ontziko eskifai kopuruaren erdia, 13 beltzek alegia, eta, biga, erreskatearen kopuruaz alderatuz norainoko mozkinak lortu dituzten Euskadi eta Europa guztiko arrantzaleak inguru hartako ur zabaletan. Legediak hala dioen tarten hainbeste miletatik landa itsasoa denona omen da baina, nola ikusiko lukete Frantziak edo Espainiak Gran Sol inguruan zenbait txaluka txinatar arrantzan ariko balira? Zibilizatutzat gaudenez, ez lukete, agian, piratarik badaliko baina bai enbaxadoreren bat zurrupatzaile zerga kobratzeko. Eskifaiaren gainean ordea ez da zuhurregia izan behar konturatzeko %98an zortzi gailegoz eta bost euskaldunez aritu izan direla hedabideok. Azkeneko egunetan, ordea, agertu ziran bitxikeria altruista batez jabetu zirelako, eta guri jakinaraziz, 13 afrikarrok, Seychelles irletatik beraien herrialdetara bidali behar zituzten eta, hona hemen detaile nagusia: Armadoreak ordainduko zien pasaia. Nork egin behar zuen bada?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo