EUSKAL KIROLA Federazio nazionalen alde
Kirolarien aldarrikapena, «baztertu ordez batzea»
Euskal kirolariek eta ESAITek, Eusko Jaurlaritzak onartutako 16/06 Dekretua baztertzailea dela salatu dute
Amaia U. LASAGABASTER | DONOSTIA
Euskal kirolariek oztopo berri bat aurkitu dute bidean. Eta oraingo honetan ez dator kanpotik, Gasteizko Gobernuak Kirol Federazioei dagokien martxan jarritako 16/06 Dekretuak -eta Atletismo eta Mendi Federazioek azken urte honetan aplikatutakoa- eraginda baizik. Dekretu honek banaketa garbia egiten du, Euskal Autonomia Erkidegoko kirolarien eta gainerako guztien-nafarrak eta Ipar Euskal Herrikoak barne- artean.
Horrela salatu zuten atzo Donostian hainbat kirolarik eta ESAITek, dekretu honen hainbat atalek euskal kirolarien eskubideak zapaltzen dituela uste baitute. Aipagarria da beraientzat, gainera, Atletismo eta Mendi Federazioek portaera, dekretuarekin bat egin izana.
Euskal kirolariek egindako salaketa dekretuaren 36.artikuluari dagokio batez ere. Artikulu horrek dioenez, Euskadiko federazioek -hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Federazioek- antolatutako lehiaketa eta txapelketetan, «Euskadiko federazioetako lizentzia duten kirolariek baino ezingo dute parte hartu, eskubide guztiekin».
Iñaki Pikabeak mendi lasterkariak eta Asier Cuevas korrikalariak hainbat kirolariren izenean irakurritako dokumentuan, era honetako erabakiekin «eskubide urraketa» egiten dela salatu zuten. Honi buruzko lehen hausnarketa argia, Euskal Herria «zazpi lurraldek osatutako nazio bat» dela da eta, ondorioz, «euskal kirolari guztiek Euskal Herriko txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubide osoa» dutela.
Errealitatea ez da horrelakoa, baina, 16/06 Dekretuaren ondorioz, «EAEko lizentziarik ez duten euskal kirolarien eskubideak ez dira errespetatzen», adibidez puntuak eta sariak jasotzerakoan, «beren izerdiarekin irabazitakoa ez onartuz» eta, horrela, «parte hartzeko motibazioa kenduz» edota «maila eta lehiakortasuna indartu beharrean, hauek ahulduz».
Hori guztia kontuan hartuta, bi eskaera egin zituzten euskal kirolariek. Alde batetik, «inoiz baino beharrezkoagoa» ikusten dute «Euskal Herri osorako egitura nazional bat, hau da, kirol federazio nazionalen beharra». Eta, ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Kirol Sailari eta Atletismo eta Mendi Federazioetako zuzendaritza batzordeei dei egiten die, «Federazio Nazional horren aldeko urratsak eman ditzaten».
Bigarrenik, dei berezia egiten diete zazpi lurraldetako atleta eta mendi lasterketari guztiei: «Bat egin dezagun Euskal Herriko kirolari guztioi dagokigun eskubidearen defentsan».
Helburua, «jarrera eta konpromisoa» argi dago: «Baztertu ordez batzea».
«Arduradunak»
ESAITen ustez, egoera honen arduradun nagusia Eusko Jaurlaritza eta, zehazki, Joserra Garai Kirol sailburua dira, dekretu baten bitartez «beste batzuek 25 urtetan isilean egindako lana hankaz gora» jar baitezakete. Atletismo eta Mendi Federazioak ere «konplizetzat» hartu zituen, dekretua onartu dutelako, kirolari euskaldunen eskubideak urratzen dituen dekretua.
Arazoa konpontzeko, ESAITek nahiago du atzera ez begiratzea eta «irtenbideak bilatzea» eta, kirolariekin bat eginez, azpiegitura nazional baten beharra nabarmendu zuen. «Ezinbestekoa dugu Federazio Nazionalak sortzea, zazpi lurraldetako kirola antolatzeko», nabarmendu zuten. «Nazio bat gara -gogorarazi zuten-, Zazpiak bat gara. Guztiok gara euskal herritarrak eta guztioi dagokigu eskubide hori errespetatzea, aipatutako instituzioei lehen-lehenik».
Donostia
Koka-Otxandorena 22 / Leiza-Begino 16; Gonzalez 22 / Martinez de Irujo 20; Beloki II-Argote 16 / Belloso-Eskudero 18.
Bergara
Mikel Goñi-Urberuaga 8 / Del Rey-Arizmendi 22; Titin III-Eulate 15 / Xala-Lasa III 22.
Zaramaga (19.00)
Olangua-Soroa 17 / Azpitarte-Telletxea 22; Gorka-Gomez 22 / Vicente-Landiribar 9.
Irura
Mendizabal-Gurrutxaga 30 / Randez-Montes 27; Aburuza-Arozena 30 / Urkizu-Unanue 27.
Gaska
Jauregi-Ugalde 28 / Zabala-Bañales 30; Arriola-Urbistondo 30 / Rdondo-Lujanbio 25; Perez-Zabala 20 / Gutierrez-Lucas 30.
Galarreta
Matxin IV-Etxezabal 35 / Ibarzabal-Zubizarreta 20; Ezkurra-Agirrezabala 40 / Zeberio II-Iriarte 38; Altuna I-Ion 27 / Urriza-Badiola 40; Matxin III-Aizpuru 30 / Agirresarobe-Aizpurua II 26.
Deportivo
Zulaika-Larrinaga 40 / Garcia-Lejarzegi 32; Fusto-Beldarrain 19 / Iriondo-Lujan 13 (bertan behera); Ziskar II 26 / Urkijo 35.
Durango
Joxemi-Arriola 26 / Alberdi II-Urbieta 35; Thambourindeguy-Etxeto 35 / Lander-Guillem 28.
Eibar (17.00)
Capellan-Zubieta / Galarza V-Eulate; Barriola / Patxi Ruiz.
Euskal (16.30)
Larrea-Gaztelu / Zalakain-Martinez I; Iñigo-Etxabe / Uterga-San Miguel; Bitoria-Baleztena / Etxeberria IV-Urko.
Gasteiz (11.30)
Otxoa-Aritz / Foronda-Endika; Konpa-Aizpitarte / Danborenegi-Etxeto.
Getxo (11.00)
Sukia-Arcelus / Etxebarria-Larrañaga; Yoldi-Gomez / Beitia-Ajuria.
Usurbil (10.30)
Asteasuinzarra-Araico / Arribillaga-Lizarralde; Albarado-Torres / Etxeberria-Fernandez.
Trintxerpe (11.30)
Epelde-Albisu / Ropon-Leunda; Huizi-Arraztoa / Renobales-Galarraga.
Herrera (10.00)
Gaillurralde-Jaka / Zapiain-Elorza; Olaetxea-Arcelus / Alustiza-Perez II; Jauregi-Lertxundi / Bolinaga-Mendinueta.
Eusko Jaurlaritzaren 16/06 Dekretuaren arabera, EAEko federazioen lizentziarik ez duten kirolariek, ezin dute eskubide guztiekin parte hartu hauek antolatutako txapelketetan. Atletismo eta Mendi Federazioak horrela egiten ari dira aurten.
Euskal kirolarien ustez, argi dago Euskal Herri osorako egitura nazional baten beharra dagoela. Zazpi lurraldeetako federazioei, Eusko Jaurlaritzako Kirol Sailari eta kirolari orori, horren alde lan egiteko eskaera egin diete.