Disko aurkezpena
Enrique Morentek Pablo Picasso omenduko du Gernikan
Egun flamenkoak duen kantaririk interesgarri eta oparoenetakoa da Enrique Morente, Estrellaren aita. Lagartija Nick talde indiearekin batera «Omega» diskoa sortu zuen eta Alhambra zoragarriari ere kantatu zion beste lan batean, Granadako harribitxiaren pareko maldan bizi baita bera. Azken egitasmoan beste maisu andaluziar bati kantatu dio granadarrak, «Pablo de Malaga»-ri. Eta Gernikara jo nahi izan du, Picassoren omenezko lan berri hori aurkezte aldera.