Surfilm festival
Surf doinuek asteburuko olatua harrapatuko dute Donostian
Aurten seigarrenez, surf kulturaren inguruko zinemalditxoa egingo dute Donostian eta, beste hainbat ekimenen artean, musikak ere izango du bere tartea. Bihar, Discipulos de Dionisos etxeko talde pornopunkak lagunduko dio Los Coronas madrildar surf rock talde bikainari. Eta etzi, larunbatak 14, Delorean zarauztarren dantzak astinduko ditu Tiki Phantoms lurrazpiko hilotz taldearen hezurrak. Eta egunsentia inoiz baino lehen hel dadin, K**O eta Hosoi Dj-ak gero.