Patti Smith sotila Bilboko oholtzan izango dugu datorren uztailean
A. BILBAO | BILBO
Udako zeruan argituko diren izar iheskorren artean dirdira bereziko bat azalduko zaigu uztailaren 21ean, Patti Smith olerkaria Bilboko Santana 27 aretoan jotzekoa baita, Radiation musika ekoizpen etxeak iragarri digunez.
Antzina punkaren dama izandakoak, Patti Smith & Her Group taldean, Bolueta auzoko Santana 27 aretoan aurkeztuko du «Twelve», iaz plazaratutako lana, eta sarrerak aurki, datorren asterako, jarriko dituzte salgai.
Emakumeak kantari
Chicagoko abeslariaren bisita jaso eta hiru egunera, Lila Down mexikarrak eta Amparanoiak hitzordua dute Zornotzan, uztailaren 24an Larrea futbol zelaia musika kolorez janzteko. Amparo Sánchez agur-biran murgilduta dago, izan ere, aurrerantzean bakarlari ariko da.