GARA > Idatzia > Kultura

Abesbatzak

Getxoko bederatzi talde arituko dira I. Getxotar Abesbatzen Egunean

Getxotar Abesbatzen Eguna ospatuko dute lehen aldiz igande honetan. Ekimen honen bidez Getxoko taldeei omenaldia egin nahi diete antolatzaileek eta, horrez gain, Getxon oso errotuta dagoen tradizioa bultzatu nahi dute. Erromoko Santa Eugenia plazan bederatzi talde arituko dira, eta bakoitzak bi kanta eskainiko ditu. Saioa arratsaldeko seietan hasiko da eta sarrera doakoa da. Kontzertua amaitutakoan parte-hartzaileentzako askaria emango du Udalak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo