Saskibaloia NBAko Finala
Bryant eta Vujacic-ek Lakers bizi-bizirik dagoela esan dute
Celticsen defentsa amarauna nekez hautsi zuten kaliforniarrek, eta ekialdekoek hirugarren garaipena gertu izan bazuten ere, etxekoek sorpresa saihestu zuten
GARA | LOS ANGELES
Los Angeles Lakersek lortu du halako batean NBAko final handiko lehen garaipena. Izerdi dezente bota ostean, Kobe Bryant eta Sasha Vujacicen puntuei esker, Celticsen big three delakoaren aldean Phill Jacksonen gizonak gailendu ziren. Azkenean, 87-81. Esan behar da Bryantek eta Vujacicek «horien» 56 puntu saskiratu zituztela -36 Bryant-ek, ez dela alferrik aurtengo MVPa erakutsiz-. Bostongo aldean, Ray Allen soilik egon zen haren mailan. Pierce-k eta Garnett-ek, ordea, ez zuten egun onik izan.
Boston Celtics 2-0 aurreratu zela ikusita, Lakersen jarraitzaleek itxaropena kolokan izango zutela pentsatzekoa da. Itxaropen horri eusteko bidea Staples Center kaliforniarren kantxan aurreneko dema irabaztea zen.
Hala ere, «hirustaren» taldeak ere ederki asko zekien hori. Beraz, ahaleginak eta bi egin zituen Celticsek, defentsan sekulako amarauna sortuz. Amaraun horren erruz, Odom, Gasol eta Radmanovicek ez zuten saskiratzean inola ere asmatzen.
Etxekoen zorionerako, «berdeak» ere ez zebiltzan finegi, Staples Center-en bilduriko 19.000 zaleen bultzadaz defentsa latza egiten baitzuten. Hala, atsedenaldira Lakers sei puntu aurretik iritsi zen: 43-37.
Celticsen izarrak aurrera
Aurreneko zatian ongi lotuta egon ondoren, Boston Celticseko izarrek erasoa jotzeko ardura hartu zuten. Ray Allenen eskumutur finak egundoko triskantza egin zuen Lakersen defentsan. Gero, Kevin Garnettek ere saskiraketa pare bat errenkadan sartu zituen Gasolen defentsa onari aurre eginda -kataluniarra, ohi ez bezala, erasoan kamuts ari da, baina gogotsu eta ganoraz defentsan-. Markagailua 56-61 zela, alarma guztiak piztu ziren Los Angelesen. Oso gertu ikusten zuten 3-0ekoa.
Lakers Bryant baino gehiago dela erakusteko ordua zen eta, halako batean, Vujacic azaldu zen bere hirukoekin, eta Gasol ere bai, eta errenkadan bost puntu lortu zituzten. Azken laurdenaren erdialdera Laker sei puntu goitik zen berriro: 78-72.
Bostonek ez zuen amore eman, eta 78-76 hurbildu zen, baina Vujacic eta Bryant ez zeuden etxean galtzeko prest. Ondorioz, 2-1ekoa bermatzea erdietsi zuten. Gaur gauean -ostiral goizaldera Euskal Herrian- jokatuko dute laugarren partida, Los Angelesen.
Los Toronto Raptors y los representantes de Jorge Garbajosa negocian la desvinculación del ala-pívot madrileño de la franquicia canadiense de la NBA.
Los representantes del ex baskonista han abierto negociaciones con el director general de los Raptors, Bryan Colangelo, debido a la complicada situación del jugador, lesionado gravemente y de baja desde que fue operado en diciembre.
Lo más peliagudo del asunto surge de la nueva convocatoria del jugador por la selección española, en calidad de invitado, para los Juegos Olímpicos de Pekín. Y es que Colangelo declaró hace poco que el de Torrejón, mientras tuviera contrato con los Raptors, no iría al evento olímpico.
No es de extrañar la postura del conjunto canadiense. Después de su lesión en marzo de 2007, «Garbo» reapareció en el Eurobasket y su tobillo le impidió rendir. Ya en la temporada 2007/08 de la NBA, en la que apenas jugó seis partidos, se volvió a lesionar en su maltrecho tobillo.
Habrá que ver si está reestablecido, pero Garbajosa puede volver a convertirse en una pieza codiciada por alguna franquicia de la NBA y, sobre todo, en Europa.