GARA > Idatzia > Ikusmira

Zazpigarren Agindua: ez duzu lapurtuko, ezta herri ondare historikoa ere

Azkenaldion albiste izan da Iruñeko Elizbarrutiak herri ondasun ugari bere izenean jarri izana, hainbat herritar, elkarte, udal eta kontzeju nafarrek jokaera hori salatu dutenetik. Frankismo garaiko lege baten moldaketaz baliatuta, Fernando Sebastianen agindupean, ondasunak elizbarruti horren jabegora igaro ziren, tartean herriek eraiki eta kontserbatutako elizak eta baselizak, baina baita gurtzarako tokiak ez direnak ere; hala nola, etxeak, biltegiak, pinudiak, mahastiak... Kasu batzuetan herri ondarearen pribatizazioa herria ohartu gabe egin da, eta beste batzuetan haren ezaxolakeria lagungarri gertatu da. Hori gutxi balitz, zenbait udalek, herritarren zerbitzuan omen, galdutako ondare horiek erosi dituzte. Lapurtu dietena erosi, alegia.

Elizak bere jarraitzaileen aurrean bestelako etsenplua eman beharko luke. Hartara, gutxieneko koherentziak eskatzen dionez, lehena izan beharko luke Hamar Aginduak betetzen. Zazpigarrena, ordea, erruz urratu du 1998 eta 2007 artean, haren jokaerak izen argia baitu: espoliazioa. Eta, nolanahi ere, beste edozein kolektibo zein gizabanakori eskatzekoa den zintzotasuna erakutsi beharko luke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo