IAk goi mailako hezkuntzaren «filtrotzat» jo du selektibitatea
Hego Euskal Herriko ikasleek unibertsitate hezkuntza jaso ahal izateko nahitaezkoa dute atzo abiarazitako selektibitate espainola gainditzea. IAk gaitzetsi egin du ikasleen sailkapen «bidegabea» dakarren proba hori, eta «inposizioaren sinbolo argia» eta goi mailako hezkuntzarako «filtroa» dela kritikatu du. Azterketa horrek euskal ikasleek beren herrian ikasteko duten eskubidea ere urratzen duela salatu du.
Oihana LLORENTE |
Unibertsitate ikasketak egin nahi dituzten Hego Euskal Herriko ikasleek nahitaez azterke-ta erabakigarri bat egin beha- rra dute egun hautan: selektibitate espainola. Guztira, 9.594 ikasle dira proba hori egiten atzo hasi zirenak, eta nafar ikasleek gaur ukatuko duten arren, bihar arte iraungo du azterke-tak Hego Euskal Herriko gainerako lurraldeetan.
Arabari, Gipuzkoari eta Bizkaiari dagokionez, 7.607 gazte ari dira proba egiten. Horieta-rik gehienek, gainera, %54,58k, euskaraz egitea hautatu dute; eta gaztelaniaz, gainerako %45,42ak. Nafarroan aldiz, 1.987 ikaslek hasi zuten atzo azter- keta txanda, baina horietako 408k bakarrik erabaki dute euskaraz egitea. Gehienek, 1.485 ikaslek, G ereduan ikasi dute, eta 94k A ereduan.
Ikasle Abertzaleak mugimenduak gogor kritikatu izan du beti selektibitatea, hezkuntza sistema espainolaren «inposizioa- ren sinbolo argiena» dela baiteritzo. Azterketa deitoratzeko, taldea bertaratu egin zen atzo proba egiteko erabili zituzten campus eta fakultateetara. Donostiako Ibaetako campusean, «Bienvenidos a la universidad española» zioen pankarta erraldoiaren azpian, agerraldia egin zuten, gainera. IAko eledun Gorka Zozaia eta Unai Txurrukaren esanetan, euskal ikasleek «espainol onak» direla frogatu behar dute hiru egunotan.
Derrigorrezko eskolaldia bukatuta, ikasleen hezkuntzan emankorrak behar luketen bi urte selektibitatea prestatzen ematea gogor kritikatu zuen Zozaiak, hala, bi urteok «galdu» egiten direla gaineratuz.
Proba horrek euskal herritar gisa eta pertsona gisa hezteko aukera mugatzen eta baldintzatzen duela uste du ikasle taldeak. Finean, eskola orduak azterketa gainditzeko exijitzen diren eduki zehatzak ikastera bideratzen direla, «euskal edukiak ikasteko tartea erabat ezabatuz» oroitarazi zuen.
Pedagogia ikuspegitik ere zorrotz aztertu zuen IAk proba hau, eta goi hezkuntzarako sarbidea kontrolatzeko «filtro» edo iragazki gisa definitu zuen. Ikasleen gaitasun gutxi batzuk baloratuz, eta beste askori muzin eginez, ikasleak «sailkatu» egiten dituztela azaldu zuten IAko kideek, eta selektibitateak memorizatzeko gaitasunean oinarritutako metodologiari jarraitzen diola argitu zuten.
Izatez, hezkuntzarako eskubidea unibertsala den arren, «atzerakoia den metodologia baten arabera» neurtzen dela azaldu zuten, eta lortutako kalifikazio horrek hezkuntza eskubidea baldintzatzen duela gaineratu zuten.
«Sailkapen bidegabea»
Proba horrek euskal ikasleen artean sailkapen «bidegabe» bat egiten duela, eta hala, ikasleak beren hezkuntzarako eskubidea defendatzearren «indibidualismoan eta elkarren arteko lehian murgiltzera behartzen dituela» gogor salatu zuen Zozaiak.
Herri honi ezarritako zatiketa administratiboa ere aipatu zuten, selektibitateak eta baxoak ikasleak Euskal Herrian libre- ki mugitzea oztopatzen dutela salatzeko.
Haatik, euskal hezkuntzaren aldeko borrokan jarraitzeko deia egin zuten eta urteetako lanak fruituak eman dituela jakinarazi. Horren lekuko, azken bost urteetan garatutako Euskal Curriculuma aipatu zuten Ikasle Abertzaleetako ordezkariek. Euskal herritar gisa hezteko derrigorrezko eta oinarrizko erreferentzia pedagogikoa hori dela argudiatuta, datorren larunbatean, hilaren 21ean, Donostiako Kursaal Jauregian egingo den herriratze ekitaldian parte hartzeko deia egin zieten ikasleei.
Datorren ekainaren 21ean Donostiako Kursaal Jauregian Euskal Curriculuma aurkezteko egingo den herriratze ekitaldian parte hartzeko deia egin die IAk ikasleei, haiek izango baitira Euskal Curriculumaren onurak bertatik bertara jasoko dituztenak.