GARA > Idatzia > Gutunak

Kaiet eta Josu ZUGARRAMURDI, eta Haizea ISASAS-MENDEZ

Eta zuk zer diozu?

Ei, aizu! Azkenaldian ez duzu telefono dei bitxirik izan? Lagunen bat txisteren bat egiten ari balitzaizu bezala? Mizeli laguntzeko txakurtegira joatea? Oraindik gogoan dugu duela zortzi hilabete Kalakaren aurkako erasoa eta nola eta zer gezurrekin sartu zituzten gure lagunak zuloan.

Guk badakigu ez dugula horrela Mizel lagunduko:

Konbokazio guzti horien helburu bat presoen aurka aitzakiak aurkitzea da eta are gehiago kasu honetan: nola justifikatu iraileko espektakuloa (250 jendarma, militar, GIGN, SDAT, PJ eta hori aski ez balitz, Le Vert eta Houyvet en personne!)?

Badakigu han esan daitekeena, gutxi ala anitz izan, manipulatu eta Mizelen kontra edo beste edonoren kontra erabiliko dutela (ez da inoiz ondorio gabeko galderarik).

Badakigu Mizelez gain beste jende anitzez informazioa bilatzen dutela eta hori lortzeko edozein presio mota erabiltzeko prest direla.

Eta badakigu jendea baino mugimendu oso bat kolpatu nahi dutela.

Badakigu ere konbokazio horiekin isilean eta herria ohartu gabe haien lan zikina segitzen saiatzen ari direla.

Haatik, badakigu Mizel eta besteak nola lagundu: Haien alde deklaratzekotan defentsak deiturik izan dadila; pairatzen dugun jazarpen poliziala, judiziala, ekonomikoa... salatuz; presoen eskubideen alde borrokatuz; herriaren eskubideen alde borrokatuz; gure egunerokotasunean lanean segituz.

Konbokazio kontu hori ez da presio isolatu bat. Pentsa, normalak iruditzen al zaizkizu DNA fitxaketak? Afitxatze sinpleengatik prozedurak irekitzea? Elkartasuna kriminalizatzea? Beste laborantza eredu batean sinesteagatik arrazistatzat jotzea? Dugun segurtasun eza hainbeste poliziaz inguraturik? Eta orain Frantziaren azken balentria: 14 urteko umeak ere bortizki mehatxatzea? Baina ba al dakite nora doazen?

Zuk zer diozu?

Guk, aski dela! Horregatik guk ere mobilizazio guztietan parte hartuko dugu, eta horien artean Baionan datorren larunbateko manifan, mespretxutik onarpenerako bidean.

Mizel Barnetxe euskal preso politikoa joan den irailaren 24an atxilotu zuten beste lau pertsonarekin Kalakaren aurka izan den muntai polizialean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo