Antzerkia eta euskara
«Hor al zaude?» lanak itxiko du Aitzol Euskaltegiaren 25 urteurrena
Irailetik ari da Tolosako Aitzol Udal Euskaltegia bere 25. urteurrena ospatzen. Ikasturtea amaitzen ari den bezala, bukatzeko bidean dira ospakizunak ere eta «Hor al zaude?» antzezlana antolatu dute hilaren 20an Leidor zineman azkeneko ekintza gisa. 18.30ean hasiko da Javier Daute argentinarrak idatzi eta Ainhoa Aierbe eta Asier Hormazak antzezten duten lan hau. Kanpingags konpainia da antzezlanaren arduradun eta idazle argentinarraren euskaratutako lehenengo testua da. Lana Patxi eta Ana elkarrekin bizitzen hasten direnean abiatzen da; aldaira egin berria, etxea kutxaz beteta dago, baina beste arazo garrantzitsu bati egin beharko diote aurre, gizon ikusezin baten presentziaz ohartu baitira.