Sega Herrialdeko Lehiaketa
Bigarren jardunaldian, betiko erara lehiatuko dira
J.L.| DONOSTIA
Gipuzkoako Segalarien Txapelketako bigarren jardunaldia izango da etzi Orindainen, Zubeltzu auzoko belardietan, 12.00etan hasita. Lehen jardunaldian nazioarteko eran neurtu zituzten indarrak, baina, honakoan, betiko eran lehiatuko dira. Lanerako 30 minutu izango dituzte, eta belar kilo gehien lortzen dituenak irabaziko du.
Goikoetxea, Aranalde, Ormaetxea, Etxeberria eta Arteaga kirolariek parte hartuko dute. Lehen jardunaldian Goikoetxeak irabazi zuen, baina lan ezberdina izango dute etzi, eta zer gertatzen den ikusi egin behar. Zaleen ustez, Goikoetxearen, Ormaetxearen eta Aranalderen artean egon beharko luke lehen postuak. Amaitutakoan, lehen fasea amaitzeko jardunaldi bat besterik ez da geratuko.
Bestetik, Almitza elkarteak antolatzen duen Ligako jardunaldia ere bazegoen iragarrita asteburu honetarako, baina, azkenean, ez da egingo. Hurrengo jardunaldia Tolosan izango da ekainaren 21ean, eta bigarren jardunaldia izango da hori.