Harri-zulatzea Euskal Herriko Liga
Aldai Aldek ihes egin, eta aurrera egiteko aukera paregabea dauka
J.L. | DONOSTIA
Atsedena hartu ostean, berriro ere Euskal Herriko Liga badator, eta hirugarren jardunaldia jokatuko dute bihar Gallartan, 19.00etan hasita. Bertan izango dira Ligan ari diren talde guztiak, nor baino nor, garaipenaren bila.
Aldai Alde, Jaizubia, Trapagaran, Burdin Gazteak, Gallarta, Txoriherri, La Arboleda, Kabiezes eta Errekatxo lehiatuko dira. Lehen jardunaldian, Aldai Alde nagusitu zen, eta bigarrengoan, berriz, Trapagaran. Bietan, Jaizubia izan da bigarren amaitu duen taldea.
Sailkapen nagusian, Aldai Aldek bete du lehen postua, eta asteburu honetan sailkapenean ihes egiteko aukera paregabea dute. Horretarako, irabazi egin beharko dute, eta hori ere ez da erraza izango.
Erandio
Sokatiran, 640 kilotako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan, eta bihar, Erandion, Martiartu auzoan, izango da ekinaldia. Bertan, Goiherri A, Goiherri B, Gaztedi, Mutriku, Areso eta Getxo lehiatuko dira.
Lehen jardunaldian Goiherri A izan zen nagusi, eta bigarren jardunaldi honetan, etxean jokatuta, ez dute hutsik egin nahiko. Orain arte txapel bat lortu dute, eta bihar berriro ere garaipena erdietsiko balu, txapeletik oso gertu jarriko lirateke. Badirudi aurkaririk gogorrena Gaztedi izango dutela. Beste postuetarako ere lehia bizia aurreikustekoa da, lehen jardunaldian ikusi zenez. Ekinaldia, 18.00etatik aurerra jokatuko dute.