GARA > Idatzia > Ekonomia

Lan-astearen iraupena, erretreta eta eroste ahalmena defendatzera deitu dute sindikatuek

p023_f0387x72.jpg

A.M. |

Datorren asteartean berriro mobilizatzera deitu zuten, atzo Baionan, CGT, CFDT, FSU eta Solidaires sindikatuek. Deialdi bateratuan ez bazegoena ere, LABek bat egiten du goizeko 10.30tatik goiti, Saint Ursule plazatik abiatuko den manifestazioarekin.

Azken hilabeteetan maiz askotan protesten muinean dagoen erretretaren eta eroste-ahalmenaren gaiak dira, oraingoan ere, langileei karrikaratzea eskatzeko arrazoiak. Bada, ordea, beste bat indarrean gehitu dutena eskakizunen zerrendan: lan-astearen iraupena.

Estatu frantsesean hogeita-hamabost orduko lan-astea finkatu zenetik hamar urte bete diren honetan, gero eta nahasmen handiagoa dago sozialistek ezarritako neurriaren inguruan.

Izan ere, egungo Gobernua erreforma berria egin nahian dabil eta, sindikatuek izandako erreakzioa medio, 35 orduak indargabetzeko lehen asmoan atzera egin bazuen ere, orain aurkeztutako lege-proiektuak aparteko orduak egiteko hitzartutako akordioa ez duela errespetatzen ohartu dira. Haserre bizian jarri dira berriro sindikatuak, are eta gehiago europar Parlamentuan lan-astea 65 ordura luzatzeko ahaleginean dabiltzala ikusita.

«Jendetsuagoa»

Hori guztiagatik, esparru publiko zein pribatuko langileak deitu dituzte mobilizatzera, deialdira gehitu ez diren sindikatuei «politikeria» aurpegiratuta. Manifestazioa aurreko hilabeteetan egindakoak baino «askosaz jendetsuagoa» izatearen garrantzia nabarmendu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo