GARA > Idatzia > Euskal Herria

Mozioek «herriaren erantzunari esker» egin dute porrot ezker abertzalearen ustez

Zentsura mozioen oldarraldian PSE bakarrik geratu izanaren gakoa herritarren jarrera izan dela adierazi du ezker abertzaleak eta «herriak emandako erantzuna» txalotu du, eta gainerako alderdietako kide zein zinegotzi ugari ere estrategia horren aurka agertu direla gogorarazi du. Hala, bai PSEk eta EAJk duten benetako helburua independentziari «ateak ixtea» dela gaineratu du. Bestalde, emandako hitza bete ez izana leporatu die PSEk jeltzaleei.

p014_f01.jpg

GARA |

EAE-ANVren aurka Hernanin, Pasaian eta Arrasaten zentsura mozioak aurkezteko PSEk gainerako alderdiei sinatu zezaten emandako hamar egunak igaro ostean, inolako babesik jaso ez eta bere horretan geratuko dira mozioak. Ezker abertzalearen ustez, herritarrak izan dira zentsura mozioen «porrota» eragin dutenak, eta «herriaren erantzuna» txalotu zuen komunikabideei igorritako oharrean.

Zentsura mozioen estrategiak «herriaren haserrearekin» topo egin duela adierazi eta, gainera, «herritarren gehiengoaz gain», gainerako alderdien jarraitzaile eta zinegotzi ugarik ere ez dutela estrategia honekin bat egin gogorarazi zuen.

Horrelako ekimenek «benetako konponbidetik aldendu» besterik ez dutela egiten uste du eta herritar asko eta asko horretaz jabetuta mozioen kontra agertu direla nabarmendu zuen. Herritarrek «Ajuria-Eneko garaiak berpizteko asmorik ez dutela argi utzi dute», ezker abertzalearen irudiko, eta horren lekuko, «mozio etiko» deituriko horiek aurkeztutako udaletan emandako erantzuna aipatu zuen.

Independentziari ateak itxiz

PSEk bultzatu mozioek, «mozorro etikoz ezkutatu arren», Euskal Herriaren aurkako estrategia errepresiboaren barruan kokatu zituen. PSEk eta EAJk asmatutako «alderdi lege propiotzat» jo zituen idazti horiek eta Madrilen, Auzitegi Goren espainolean, EAE-ANVren eta EHAK-ren aurka, aste honetan bertan, abiatutako ilegalizazio prozesuekin batera jorratu izana kritikatu zuen. Baltasar Garzoni eta Auzitegi Gorenari «lana erraztu» dietela leporatu zien ezker abertzaleak EAJri eta PSEri.

Era honetako mozio eta estrategiak Euskal Herrian berriak ez direla gogora ekarri eta ezker abertzalea «bakartzeko eta kriminalizatzeko saiakerak» sarri erabili izan direla adierazi zuen. Mozio hauen bidez, PSOEk eta EAJk euskal independentismoa «desagerrarazi eta jazarri» nahi dutela salatu zuen.

Alde horretatik, estrategia honen atzean helburu argia antzematen du ezker abertzaleak: independentzia lortzeko bideari begirako aldaketa politikoari ate guztiak ixtea, hain zuzen ere.

Ezker abertzalearen aburuz, Euskal Herria aldaketa politikoaren atarian dago. Are gehiago, abagune historiko-politiko honetan, euskal herritarrek «benetako aldaketa politikoa» eskatzen dute alderdi independen- tistaren hitzetan. PSOEren eta EAJren helburua, aldiz, Euskal Herria «Estatu espainolaren menpeko izaten jarraitzea» dela uste du, eta horretarako «benetako aldaketaren bultzatzaile den» ezker abertzalea paretik kentzeko ahaleginetan buru-belarri ari direla salatu zuen. Alabiana, euren helburua ez dutela lortuko argi du ezker abertzaleak, bai PSEk, bai EAJk «egin nahi duten iruzurra» egiteko aukerarik ez dietelako utziko.

Gainera, «proiektu politiko guztiak egingarriak izango diren testuinguru demokratikoa lortu bitartean» ezker abertza-leak borrokan jarraituko duela berretsi zuen.

PSEko Gipuzkoako idazkari nagusi Iñaki Arriola haserre agertu zen atzo hamar eguneko epea igaro ostean zentsura mozioek aurrera egin ez dutelako. EAJk «emandako hitza eta hartutako konpromisoa bete ez izana» gogor gaitzetsi zuen komunikabideen aurrean.

Bere alderdiak aldiz, hartutako konpromisoa bete duela eta aurrerantzean ere zentsura mozioak babesteko «prestutasuna» agertuko duela adierazi zuen. Horrenbestez, ez dela beti «EAJren atzetik» ibiliko adierazi zuen; «gu ez gaude gure indarrak alferrik galtzen aritzeko prest», nabarmendu zuen Iñaki Arriolak.

PSE

Ilegalizazio, jazarpen edota zentsura mozioen bidez, ez duela ezker abertzalea desagerraraztea lortuko adierazi zioten Patxi Lopez buru duen alderdiari. Gainera, haiek emandako «lezio moralik» ez duela onartuko adierazi zuen.

eaj eta eb

EAJ, berriz, «hipokritatzat» jo zuen eta PSOEren errepresio estrategiari laguntza emateko «erabateko prestutasuna» eduki izana deitoratu zuen. EB ere gogor kritikatu zuen, euren «kontraesan eta desadostasunak» estaliz aritu direla salatuz.

Gastesi a Barcina: «No vas a lograr acabar con nuestra vía política»

Mikel Gastesi solicitó en el pleno del Ayuntamiento de Iruñea de ayer la suspensión de la sesión debido a que «no todos estamos en igualdad de condiciones». De esta manera quiso valer un instrumento de la normativa interna para poner de manifiesto la excepcionalidad de la actual situación del Consistorio iruindarra, especialmente después de que la alcaldesa, Yolanda Barcina, cerrara el martes el despacho municipal donde trabajaban los dos ediles abertzales.

Barcina, tratando de silenciar una y otra vez la voz de Gastesi, dijo que la suspensión del pleno se debatiría al final de los puntos del día, cuando la petición era precisamente que se retiraran todos los puntos. Ante la negativa de la alcaldesa, Gastesi anunció su retirada del pleno alegando su «situación de inferioridad» por no disfrutar de los mismos derechos que los demás. Abandonó el salón de plenos emplazando a NaBai a hacer lo mismo «para que demuestre en la práctica su disconformidad con los abusos de la alcaldesa; de lo contrario, quedará claro que comulga con las decisiones de la misma», al tiempo que se dirigía a Barcina en euskara: «Yolanda, la llevas clara; que sepas que con esto no vas a conseguir acabar con nuestra vía política».

Una vez fuera, Gastesi indicó que «esto no es un ataque contra dos ediles, sino que atenta contra toda la ciudadanía que nos ha dado su apoyo». Resaltó que ya cuando la alcaldesa decidió dejarlos fuera de las comisiones quedó en evidencia que «quiere apartar nuestra vía política», pero aseguró que «nosotros nos reafirmamos en el compromiso adquirido en las elecciones». J. M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo