GARA > Idatzia > Hemeroteka

BERRIA Anjel Lertxundi 2008/6/18

Txostena Akademiari

Frantziar Akademia txit jakobinoaren kezkaren berri izan nuenean -frantsesaz gainera estatuko beste hizkuntzak ere bertako Konstituzioan aipatze hutsak Frantziaren hondoramena ekarriko omen du-, akademia guztien abstrakzioa den Akademia izengabe bati zuzendutako Kafkaren txostena etorri zitzaidan gogora:

«Dama eta jaun akademiko txit gorenak: ohore sekulakoa eman didazue nire garai bateko tximu-bizitzari buruzko txostena eskatuta. Sentitzen dut, ordea, ezin baitizuet eskaria bete: badira bost urte tximu-bizitzari utzi niola...».

Kafkaren bidetik segituz, eskura nuen eranstea dama eta jaun akademiko txit goren horiek ez dutela oraindik tximu-mentalitatea baztertu, baina (...) gutxiagorekin konformatuko naiz eta euskal espresio xume bat aplikatuko diet akademikoei:

-Zuek bezalakoak izan baino, nahiago (ostera) tximu bihurtu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo