GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ehun auzokidek hartuko dute parte gaur Sondikako jaietako euskal ezkontzan

Gorantzaileak dantza taldearen eskutik bigarren euskal ezkontza antzeztuko dute gaur Sondikan. Ehun auzokide inguruk hartuko dute parte, baita gaiteroek, zanpantzarrek, trikitilariek eta dantzariek ere.

p026_f02_.jpg

GARA |

1880. urteko maiatzaren 8an Sondikan ospatutako ezkontza bat gogora ekartzen du gaur egun herrian antzezten denak. Hain zuzen ere, Sondikako dantza taldeko Amagoia Gezuragak eginiko ikerketaren emaitza dugu Sondikako euskal ezkontza.

Ezkongaiak, senitartekoak, musikariak eta abar luze bat bilduko dira gaur Sondikako kaleetan 12.00etatik aurrera. Guztira, ehun pertsona inguruk hartuko dute parte ekitaldian.

Ezkontzaren segezioaren hasieran, tresneriarekin, altzariekin, jantziekin eta baserriko lanabesekin betetako bi gurdi izango dira, idi eta guzti. Jarraian, ezkongaiak joango dira. 2006an Sondikan eginiko euskal ezkontzan, esaterako, eramandako tresnen balioa garaiko 2.200 errealekoa izan zen emaztegaiaren kasuan eta, senargaiaren kasuan, 2.300 errealekoa.

Ezkongai, senitarteko eta musikariekin batera, argazkilaria, herriko agintariak eta karabineroak ere izango dira.

Goronda Beko kaletik abiatuko da ezkontzako segizioa eta, bertatik, Lehendakari Agirre etorbidetik, Txoriherri etorbidera pasatuko da. Gero, Izarza kalera abiatuko da. San Juan eliza eta Sant Gurutze baseliza inguratu ondoren, Aresti kalean sartuko da Gezuraga baserrian geldialdia egiteko.

Bukatzeko, Sondikako Udaletxera abiatuko da segizioa ezkontza ospatzeko. 14.30ak aldera herri bazkaria hasiko da bertan. Kontutan izan behar da herriko jai egitarauan Sukalki Eguna dela gaurkoa; beraz, giro ezin hobea izango da Sondikan.

Bi orduko ekitaldia

Gorantzaileak dantza taldeak berrogei urte bete zituenean antolatu zen lehen aldiz euskal ezkontza Sondikan. Bi orduz luzatzen da herriko kaleetan egiten den ekitaldia. Ikusteko moduko ekimena da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo