GARA > Idatzia > Futbola

EUROKOPA Atarikoa

Bolada onari eutsi nahi dio Italiak Espainiaren kontra

«Azzurri»ek 88 urte daramate «La Roja»ren aurka partidu ofizialik galdu gabe. Azkeneko aurrekaria 1994 urtean dago, orduan italiarrek 2-1 irabazi zuten eta Tassottik Luis Enriqueri sudurra hautsi zion luzapenean

p050_f01_097x120.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Italiako selekzioa talde irabazlea da eta Espainiakoa, aldiz, galtzailea. Historiak horrela erakusten du, baita bien arteko norgehiagokek ere. Izan ere, egun Luis Aragonesek zuzentzen duen taldeak 88 urte daramatza Italiari partida ofizial batetan irabazi gabe. Gaur bolada onari eutsi nahi diote italiarrek (20.45, Cuatro). Espainiak 1920ko Anbereseko Joko Olinpikoetan lortu zuen azken garaipena. Azzurriek lautan irabazi dute Munduko Kopa; La Rojaren emaitzarik onena, 1950ean lortutako laugarren postua da.

Eurokopetan italiarren ibilbidea ez da hain ona, baina, hala ere, emaitza onak ere lortu dituzte. 1968koa etxean irabazi zuten -espainiarrek Iribar atezain zutela lau urte lehenago egin bezala- eta, 2000an, final sinestezina galdu zuten Frantziaren aurka. Horrekin batera, 1980an eta 1988an finalerdietara heldu ziren.

Alemanian jokatutako azken txapelketa horretan, Espainiak eta Italiak lehen multzoan egin zuten topo. Gianluca Viallik sartutako gol batek orduan Miguel Muñozek zuzentzen zuen Espainia txapelketatik at laga zuen.

Baina, azken urteetan bi selekzioek jokatu duten partidarik gogoangarriena 1994ko uztailaren 9an jokatutakoa izan zen. Bostongo Foxboro futbol zelaian, Italia 2 eta 1 gailendu zitzaion Espainiari. Iberikoek beharbada azken hamarkadetan izan duten talderik onena zuten Javier Clementeren agindupean. Zubizarreta, Ferrer, Alkorta, Hierro, Nadal, Sergi, Guardiola, Caminero, Bakero, Begiristain, Jon Andoni Goikoetxea, Julen Guerrero, Luis Enrique eta Julio Salinasek teknika eta grina uztartzen zituen taldea osatzen zuten. Aurrean, Nigeria nekez kanporatu zuen Italia zuten. Baina, azzurriek garaipena barru-barruan dute.

Dino Baggiok markagailua zabaldu zuen sekulako jaurtiketarekin. Lazio, Parma edo Juventuseko jokalari ohiak argi hitz egin du aste honetan bertan: «88 urtez irabazteko gai izan ez badira, zerbaitegatik izango da». Bigarren zatian, aldiz, gauzak irauli ziren eta Clementeren taldeak italiarrek baino askoz ere joko hobea erakutsi zuten. Azkenean, Caminerok berdinketa ezarri zuen markagailuan.

Zazpi minuturen faltan, Julio Salinas Pagliucaren atearen aurrean geratu zen, baina San Adriango aurrelariak baloia atezainaren aurka bidali zuen. Eta, galtzen duenak ordaindu egiten du, batik bat futbolean, eta are gehiago Italiaren aurka.

Arauko denboraren azken minutuan, Roberto Baggiok Espainiako atzelari guztiak gainditu, Zubizarreta driblatu eta gola egin zuen. Sacchiren taldea finalerdietan zen, Clementerenak baino okerrago jokatu arren. Baina historiak behin eta berriz erakutsi du italiarrek lehiakortasuna barnean daramatela eta aukerak ederki asko baliatzen dituztela. Espainiarrak, aldiz, ez dute dohain hori erakutsi.

Hala ere, partida ez zen Baggioren golarekin amaitu. Izan ere, luzapenean Tassotik sekulako ukondokada eman zion Luis Enriqueri area barruan. Sandor Puhl epaileak ez zuen ezertxo ere ikusi. Jokaldi hori partidako irudirik gogoratuena da. Asturiarra, odoletan eta negarrez, bere onetik irtenda.

Luis Enriquek norgehiagoka sudurra hautsita amaitu zuen, Tassotik zortzi partidako zigorra jaso zuen eta Italia finalerdietarako sailkatu zen. Aste honetan bertan, asturiarra Barcelona Atléticeko entrenatzaile berri moduan aurkeztu dute. Ekitaldi horretan, hurrengoa esan zuen: «Nire herrikide Villak jokaldi hori mendekatzea eta bere golekin Espainiak aurrera egitea espero dut».

Partida horren ondoren, Tassottik ez zuen berriz ere elastiko azzurria jantzi. Baina, bere ibilbidea ukondokada horretara mugatzea ez litzateke justua. Atzelari italiarra 1960an jaio zen Erroman. A Seriean 1979an egin zuen debuta Laziorekin eta urtebete beranduago Milanera joan zen. Rossoneroekin 17 denboraldi egin zituen eta, Bigarren Mailara jaitsi izana ezagutu zuen moduan, Europako txapeldun ere izan zen hiru aldiz. Horiek izan ziren bere urterik onenak, 1987 eta 1994 bitartekoak, Baresi, Costacurta, Maldini edo Ancelottirekin atzealde sendoa osatu baitzuen Sacchi zein Capelloren esanetan. Egun, Milaneko bigarren entrenatzailea da, Carlo Ancelottiren alboan.

LAGUNARTEKOa

Espainia eta Italiaren arteko azken partida lagunartekoa izan zen. Elxen otsailean jokatu zen eta Luis Aragonesen taldeak 1-0 irabazi zuen Villaren gol bati esker. Erreferentzia gisa, ez du inolako baliorik.

Donadoni, con la medular de la Roma

No está teniendo suerte Italia ni con las lesiones ni con las sanciones. Pocos días antes del inicio de la Eurocopa, Fabio Cannavaro se dañaba el tobillo y decía adiós al torneo, si bien el zaguero ha querido acompañar al grupo durante el campeonato. El pasado jueves, el también defensa Andrea Barzagli se rompió el menisco y también se despidió de la Eurocopa. Dos importantes bajas en la retaguardia, lo que provocará que volvamos a ver un centro de la zaga compuesta por Gio Chiellini y Christian Panucci, en detrimento de un Materazzi que se encuentra lejos de su mejor estado de forma. En las alas, estarán Grosso y Zambrotta. En el centro del campo, más problemas para Donadoni, ya que las sanciones de Pirlo y Gattuso le obligarán a variar de piezas. Así, el ex técnico del Livorno alineará al centro del campo de la Roma. De Rossi, que llevará el peso del equipo, Perrotta y Aquilani serán de la partida, casi seguro.

En cuanto a los españoles, todo hace indicar que Luis Aragonés echará mano de los jugadores que salieron de inicio en los choques ante Rusia y Suecia.

B.Z.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo