GARA > Idatzia > Gaurkoa

Iñigo Santxo Uriarte Abokatua

Eliza, ikastolak, Elorrio eta Ibarretxe

Ikuspuntu juridikotik, eta zuzenbidearen erabilpen taktikoa aldarrikatuz, Ibarretxek proposatutako kontsultaren bideragarritasuna defendatzen du Santxok. Ibarretxeren proposamena bultzatu baina aldi berean espainiar epaitegien betoa onartzen dutenek borondate politikoa erakutsi beharko lukete aukera hori aurrera ateratzeko. Santxok, Erabaki plataforma aipatzen du.

Oraindik gogoan dut Zuzenbide fakultatean egin nuen euskarazko azterketa bat. Zuzenbide Administratiboko irakasle batek hurrengoa galdetu zidan: Eliza katolikoak emakumezkoak baztertzen baditu, Auzitegi Konstituzionalak Eliza katolikoa inkonstituzional deklaratu al dezake? Ikasle nintzen aldetik, eta Auzitegi Konstituzionalak dituen ahalmenez jabeturik, ez nuen zalantzarik izan. Baietz erantzun nion, izan ere, bazterketa horren ondorioz Konstituzioaren 14. artikulua (berdintasunaren printzipioa) urratzen da. Horren harian argudiaketa luze bezain okerra egin nion. Amaitu nuenean, irakasleak Auzitegi Konstituzionalak ezin zuela erabaki hori hartu esan zidan, Eliza katolikoa erakunde pribatua delako; horrenbestez, nik, hura, zuzenbide azterketa baino euskarazkoa zela esan nion. Azterketa gainditu nuela erantzun zidan berak.

Gustura atera nintzen, eta ez bakarrik azterketa gainditu nuelako, baizik eta argi ikusi nuelako zuzenbide pribatuak hainbat suposizio saihestu edo lortzeko eskain ditzakeen aukerak.

Eurokopa dela eta, aurreko batean eztabaida izan zen ETBren «Kalaka» saioan. Gaia, Espainiako selekzioaren ingurukoa zen; ea euskaldunok, Hegoaldekoak, Espainiako selekzioaren alde gauden ala ez. Nola ez, planteamendu horrekin, azkar azaldu ziren euskal selekzioen inguruko hausnarketak.

Emandako arrazoibideen artean, agian aipagarriena Joseba Arregirena izan zen: behin eta berriro errepikatu zuen federazioak erakunde «parapribatuak» direla, hortaz, lotuta daudela egungo markoarekin, gure herriari bere osotasunean komunitate politikoren izaerarik aitortzen ez dion markoarekin, alegia. Era horretan agertu zuen euskaldunok alperrik ari garela euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzen, bere ustez, auzia ez baita konponduko marko juridikoa aldatzen ez den bitartean.

Arrazoia zuen hein batean Joseba Arregik, federazioen (Hegoaldeko eta Estatu espainoleko federazioen) alde publikoa defendatzen zuenean, horrek lotzen baitu federazio autonomiko bakoitza bere gaineko Administrazioarekin. Arrazoi horregatik, hain zuzen ere, ezin daitezke eratu Hego Euskal Herri mailako kirol federazioak.

Joseba Arregik, kirolaren alorrean agertu nahi izan zuen existentzialismo fatalistaren pentsaera: «honek ez du konponbiderik», «Euskal Herria Espainia da» eta «horren aurrean ez dago zereginik». Esan beharra dago pentsaera hori, modu interesatuan, oso zabalduta dagoela, baita kirolean ere.

Etsipenetik ez da ezer sortuko, eta existentzialismo fatalistaren, edo fatalismo existentzialistaren aurrean, positibismo bitalista kokatu behar dugu. Juan Gorriti artistak landu eta Pirritx eta Porrrotx pailazo euskaldunek zabaldutako ideian kokatzen da korronte hori: «Bihotza, burua, eskuak. Pentsatu, sentitu eta egin».

Egia da gure herri-nortasuna garatu ahal izateko, legeek, lege arrotzek, eta lege horien gainean epaitegiek egiten dituzten interpretazioek, hainbat muga ezartzen dizkigutela, baina ezin dugu ahaztu legearen bitartez ate bat itxi nahi duenari, gehienetan zirrikituren bat zabalik geratzen zaiola. Zuzenbide publikoaren bitartez eragotzitakoa, batzutan, zuzenbide pribatuaren bitartez gauza daiteke.

Paradoxikoa izan daiteke, bere burua ezkertiartzat duenak zuzenbide pribatuaren aldeko jarrera agertzea, baina gauzak bere neurrian kokatzen badira, argi ikusiko da kasu honetan zuzenbide pribatuaren erabilpenerako egiten den proposamenak, planteamendu ideologiko bati baino gehiago, jarrera taktiko bati erantzuten diola.

Metodo enpirikoa jarraituz, goazen bada, adibide konkretuetara.

Esaterako, eskema autonomikoa gaindituz, Euskal Herri mailako antolakunde bat eratu nahi bada haur eta gazteen euskarazko irakaskuntzarako, derrigorrez jo beharra dago zuzenbide pribatura. Horrela, zuzenbide pribatua erabiliz, gaur egun badugu zorionez Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, lurralde guztietan maila berdinean presentzia duena.

Urrutira joan gabe, beste adibide bat ere ekar dezakegu. Berdintasunaren Legearen efektuak bazter utziz, Irunen edo Hondarribian emakumeak bakarrik «kantinera» gisa onartzen dituen alarde bat antolatu nahi bada, derrigorrez jo beharra dago zuzenbide pribatura; izan ere, alarde hori Udalen ordez fundazio batek antolatzen badu, aipatutako Berdintasun Legea ezin zaio aplikatu.

Kirol gederazioen arloan gauza bera gertatzen da: egun ez da posible, legez antolatzea Hego Euskal Herri mailako Kirol Federaziorik, Federazio autonomikoak lotuta daudelako beren gaineko administrazioarekin. Kirol Federazioak pribatizatuz gero, aukera zabalduko litzateke gainditzeko egungo antolaketa administratiboa. Euskal Selekzioen aldeko herri-mugimenduak zentzu horretan egindako proposamena zuzena da, nahiz eta, agian eta momentuz, ez den behar bezala azaldu.

Zuzenbide pribatuaren erabilpen taktikoak naziogintzan eragin zuzena izateaz gain, tresna eraginkorra izan daiteke antolaketa autonomikoa gainditu nahi denean.

Adibidez, herri-kontsulta dela eta, duela gutxi ikusi dugu Zuzenbide pribatuaren erabilpena Elorrion. Elorrioko Udalak iragarri zuen AHTren egitasmoaren gaineko herri-kontsulta bat. Bada, Bilboko Kontentziosoko 4. Epaitegiak debekatu egin zuen herri-kontsulta hori, bertako alkatea zuzenean mehatxatuz. Udalak behin behineko eran bertan behera utzi bazuen herri-kontsulta, herritar talde batek aurrera eraman zuen aipatu egintza.

Ibarretxe lehendakariaren Gobernuak, herri-kontsulta deitzeko asmoarekin lege-egitasmoa aurkeztu du. Jakina denez, lege-egitasmo hori datorren 27an bozkatuko da Gasteizko Legebiltzarrean, eta bozketa horren emaitza oraindik ezagutzen ez bada ere, espainiar Estatuko Gobernuak dagoeneko iragarri du sortuko omen den lege horren kontrako konstituzionaltasun helegitea, balizko legea bost hilabete luzagarriz suspentsoan utziko lukeena.

Hipotesi horren aurrean zer gertatuko den, Iñigo Urkuluk adierazi du bere alderdiak onartu egingo lukeela Auzitegi Konstituzionalak esandakoa; Ibarretxek geroago berretsi du jarrera hori. Niko Moreno, Elorriko alkateak ere, onartu egin zuen Epaitegiak ezarritakoa, eta halere Elorrion herri-kontsulta egin zen.

Hortaz, Auzitegi Konstituzionalak herri-kontsulta hori debekatzen badu, ez da kontsultarik egongo? Nik behintzat ez dakit, baina herritar bezala argi daukat Ibarretxek euskal jendartearen aurrean hartu dituen konpromisoak ezin ditzakeela bere horretan utzi. Agian lehendakari gisa ezingo du kontsulta bat antolatu, herritar gisa ordea, bai.

Suposamendu guzti horien inguruan ez dakit «Erabaki» izeneko plataforma sortu berriak zer pentsatu duen, baina argi dago, holango erakunde pribatu batek gaitasuna erakutsi beharko lukeela Gasteizko Legebiltzarraren ordez herri-kontsulta deitu eta gauzatzeko. Eta ez dugu ahaztu behar, plataforma horrek, erakunde pribatua izanik, kontsulta bera Nafarroan ere egin lezakeela. Hortaz, urriaren 25ean herri-kontsulta ez deitzeko ez dago inolako aitxakirik.

Uste dut datorren 27aren aurretik, eta ostean ere, Ibarretxek hitz egin beharko lukeela Niko Morenorekin.

aldeko jarrera agertzea, baina gauzak bere neurrian kokatzen badira, argi ikusiko da kasu honetan zuzenbide pribatuaren erabilpenerako egiten den proposamenak, planteamendu ideologiko bati baino gehiago, jarrera taktiko bati erantzuten diola.

Metodo enpirikoa jarraituz, goazen bada, adibide konkretuetara.

Esaterako, eskema autonomikoa gaindituz, Euskal Herri mailako antolakunde bat eratu nahi bada haur eta gazteen euskarazko irakaskuntzarako, derrigorrez jo beharra dago zuzenbide pribatura. Horrela, zuzenbide pribatua erabiliz, gaur egun badugu zorionez Euskal Herriko lurralde guztietan presentzia duen Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa.

Urrutira joan gabe, beste adibide bat ere ekar dezakegu. Berdintasunaren Legearen efektuak bazter batera utzita Irunen edo Hondarribian emakumeak «kantinera» gisa bakarrik onartzen dituen alarde bat antolatu nahi badugu, derrigorrez jo behar dugo zuzenbide pribatura; izan ere, alardea Udalak beharrean fundazio batek antolatzen badu, aipatutako Berdintasun Legea ezin zaio aplikatu.

Kirol federazioen arloan gauza bera gertatzen da: egun ez da posible Hego Euskal Herri mailako kirol federaziorik legez antolatzea, federazio autonomikoak gainean duten administrazioarekin lotuta baitaude. Kirol federazioak pribatizatuz gero, aldiz, egungo antolaketa administratiboa gainditzeko aukera zabalduko litzateke. Euskal selekzioen aldeko herri-mugimenduak zentzu horretan egindako proposamena zuzena da, nahiz eta, agian eta momentuz, ez den behar bezala azaldu.

Zuzenbide pribatuaren erabilpen taktikoak naziogintzan eragin zuzena izateaz gain, tresna eraginkorra izan daiteke antolaketa autonomikoa gainditu nahi denean.

Adibidez, Elorrion AHTren inguruan egindako herri-kontsultaren auzian, zuzenbide pribatua nola erabil daitekeen ikusi dugu. Elorrioko Udalak AHTren egitasmoaren gaineko herri-kontsulta iragarri ostean, Bilboko Admnistrazioarekiko Auzien Laugarren Epaitegiak debekatu egin zuen, bertako alkatea zuzenean mehatxatuz. Udalak herri-kontsulta bertan behera utzi bazuen ere, bozketa herritar talde baten ekimenez egin zen azkenean.

Ibarretxe lehendakariaren Gobernuak, herri-kontsulta deitzeko asmoarekin lege-egitasmoa aurkeztu du. Jakina denez, lege-egitasmo hori datorren 27an bozkatuko da Gasteizko Legebiltzarrean, eta bozketa horren emaitza oraindik ezagutzen ez bada ere, espainiar Estatuko Gobernuak dagoeneko iragarri du onartuko omen den lege horren kontrako konstituzionaltasun helegitea. Horrela eginez gero, balizko legea bost hilabete luzagarriz bertan behera geratuko litzateke.

Hipotesi horren aurrean zer gertatuko den aztertzen hasita, Iñigo Urkulluk adierazi du bere alderdiak onartu egingo lukeela Auzitegi Konstituzionalak esandakoa. Ostean, Ibarretxek ere berretsi du jarrera hori. Niko Moreno, Elorriko alkateak ere onartu egin zuen Bilboko epaitegiak ezarritakoa, baina, hala ere, Elorrion herri-kontsulta egin egin zen.

Beraz, Auzitegi Konstituzionalak herri-kontsulta debekatzen badu, ez da kontsultarik egongo? Erantzuna ez dakidan arren, herritar bezala, argi dut Ibarretxek ezin ditzakeela bere horretan utzi euskal jendartearen aurrean hartutako konpromisoak. Agian lehendakari gisa ez du kontsulta bat antolatzerik izango, baina, herritar gisa, ordea, bai.

Suposizio horien guztien inguruan Erabaki izeneko plataforma sortu berriak zer pentsatuko duen ez dakit, baina argi dago, horrelako erakunde pribatu batek gaitasuna erakutsi beharko lukeela Gasteizko Legebiltzarraren ordez herri-kontsulta deitu eta gauzatzeko. Eta ez dugu ahaztu behar, plataforma horrek, erakunde pribatua izanik, kontsulta bera Nafarroan ere egin lezakeela. Horrenbestez, ez dago inolako aitzakiarik urriaren 25ean herri-kontsulta ez deitzeko.

Horiek horrela, hilak 27aren aurretik, baita ostean ere, Ibarretxek Niko Morenorekin hitz egin beharko lukeela uste dut.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo