GARA > Idatzia > Kirolak

BAT FORMULA Frantziako Sari Nagusia

Massak Sennaren lekukoa hartu du Ferrariren erakustaldiari esker

Sao Paulokoak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Raikkonenek autoan izandako matxura aprobetxatuta, eta Ayrton Senna geroztik txapelketako sailkapeneko buru den aurreneko brasildarra da. Jarno Trulli italiarra podiumera igo zen hiru urte pasa eta gero.

p037_f01_199x128.jpg

Ander GARTZIA | BILBO

Ferrarik kolore gorriz margotu zuen atzoko egunean Magny-Courseko pista. Maragnello etxeko bi gidariak hirugarren aldiz igo ziren podiumeko bi posturik gorenetara eta Felipe Massa Munduko Txapelketako lider bihurtu zen bere hirugarren lasterketa irabazi eta gero. Ez hori bakarrik, 1993ko Monakoko Sari Nagusiaz geroztik Bat Formulako sailkapenaren buruan den lehen brasildarra bihurtu da; horrenbestez, Ayrton Senna handiaren lekukoa hartzeko ohorea izan du.

Hala ere, bidea zaila eta luzea izan da Massarentzat. Denboraldi hasiera baldarraren erruz -lehen bi Sari Nagusietan ez zuen puntu bakar bat ere bildu-, Italiako prentsaren kritika gogorrak jaso behar izan ditu eta denen ahotan ibili da Ferrari ordezko gidari bat bilatzen hasia zela. Sao Paulokoak, ordea, burua makurtu beharrean, lanean jarraitu du eta sei lasterketetan hiru garaipen eta bigarren postu bat lortu eta gero, lehen aldiz, sailkapeneko burua da.

Atzo kolore gorria jaun eta jabe izan zen arren, Jarno Trulliren irudia ere nabarmendu zen Frantziako Sari Nagusian. Toyotako gidariak meritu handiko hirugarren postua eskuratu zuen eta, hiru urte eta gero, podiumera igo zen berriz. Gainontzean, Ferrari errazegi nagusitu zen beste behin ere. Hasiera batean, garaipena Raikkonenentzat izango zela zirudien, baina finlandiarrari kotxeko eskuineko ihes-hodia matxuratu zitzaion eta, asko kostata bada ere, bigarren postuan iristea lortu zuen azkenean helmugara, batik bat, hasieran pilatutako abantaila handiari esker.

McLarenen bi aurpegiak

Heikki Kovalainen finlandiarrak, ere, lasterketa borobila egin zuen, nahiz eta azken itzulietan ez zen gai izan Trulli italiarra gainditzeko. McLaren etxekoa hamargarren lekutik abiatu zen irteera puntutik baina apurka-apurka aurkariak atzean utzita, puntu garrantzitsuak biltzera iritsi zen probaren amaieran. Hamilton taldekideak, bestalde, egun beltza izan zuen; hamahirugarren postutik irten zen Kanadan jasotako zigorragatik eta, behin aurkariak gainditzen hasi zenean, drive-trough batekin zigortu zuten bihurgune batetan abantaila lortzeagatik. Pelotoiaren atzeko partera bueltatzearekin batera bukatu ziren Lewis Hamiltonen itxaropen guztiak eta bigarren aldiz jarraian punturik gabe bueltatu zen etxera. Atzora arte liderra zen Robert Kubicak, berriz, ezin izan zuen atzo faborito nagusien erritmoa jarraitu eta bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuen probaren amaieran. Seigarrena Red Bull etxeko Mark Webber izan zen.

Aurreneko puntuak

Renault etxeko Nelson Piquet gidariak bere aurreneko bi puntuak bildu zituen Frantziako Sari Nagusian. Brasildarrak denboraldiko lasterketarik txukunena burutu zuen eta zazpigarrena izan zen Alonso taldekidearen aurretik.

«Si la carrera dura dos vueltas más no habría acabado»

El finlandés Kimi Raikkonen, segundo en el Gran Premio de Francia por culpa de un problema en el escape de su monoplaza, reveló que en las últimas vueltas su coche «llegó a pararse un par de veces» y que si la carrera dura dos giros más no habría podido terminar. El piloto de Ferrari se lamentó de su mala suerte tras salir desde la pole: «Ha sido decepcionante porque he dispuesto de un coche muy competitivo durante todo el fin de semana. Salí primero y lideré la carrera con facilidad, pero al final llegó el problema», dijo el actual campeón mundial. «Estas cosas suceden. Sin embargo he tenido incluso suerte de poder terminar la carrera, así que, tras la decepción, por lo menos me he llevado ocho puntos. Ahora estoy más confiado. Ha sido un gran resultado para el equipo pese a una situación desafortunada», agregó Raikkonen, que llevaba dos pruebas seguidas -Mónaco y Canadá- sin puntuar.

Jarno Trulli, por su parte, dedicó su primer podio desde 2005 a la memoria del sueco Ove Andersson, ex jefe del equipo que murió en un accidente el pasado 11 de junio. «Ha sido un magnífico resultado que ha puesto broche de oro a un excelente fin de semana. Lo hemos dado todo para poder hacerle una dedicatoria a Ove Andersson, que hizo mucho por el equipo Toyota Motorsport», dijo Trulli, cuyo último podio como piloto de la marca japonesa lo logró el 8 de mayo de 2005 en el Gran Premio de España. «He tenido que pelear muy duro, pero eso es lo que se espera de mí y de Toyota», agregó.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo