GARA > Idatzia > Ekonomia

Neurri eske Nafarroan nekazal ustiategi askoren amaiera ekiditeko

Nekazaritzak orokorrean baina abeltzaintzak bereziki bizi duen egoera kritikoaren aurrean, EHNE-Nafarroak neurri fiskalak ezartzea eskatu du, herrialdean diren 4.000 ustiategietatik kopuru handi bat jarduera bertan behera uzteko arriskuan baitira. Sektorearen krisi larriari aurre egiteko, neurri fiskalak planteatu dituzte, besteak beste, nekazaritzarako gasolio profesionala ezartzea edota BEZAren konpentsazio igoera.

GARA |

«Azkeneko urtean pentsuen prezioa % 76 igo da eta ongarri nagusiarena, berriz, % 153 garestitu da. Gainera, gasolioaren prezioa euro bat igo da litro bakoitzeko». Horrela deskribatu du Nafarroako EHNEk sektoreak bizi duen egoera larria.

Nafarroako nekazarien eta abeltzainen kezka bera azaldu dute dagoeneko Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ekoizleek azken asteetan izan diren protesta ezberdinen bidez, baina Nafarroari dagokionez, datu bat zehaztu zuen sindikatuak: egun herrialdean dauden 4.000 ustiategitatik kopuru handi bat jarduera bertan behera uzteko arriskuan dago.

Etorkizun beltz horren aurrean, EHNEk Ogasun publikoko delegazioan krisiari aurre egiteko neurri taula bat aurkezteko asmoa azaldu du, bide hori aukeratu baitu COAGek abian jarritako kanpainaren barruan.

Prezioen igoeraz gain, EHNE-Nafarroak argi azaldu du sektoreak bizi duen krisiaren oinarria nekazaritza politiketan dagoela; horren harira, nekazaritzako jakien banaketa enpresa handiek boterea kontzentratu dutela kritikatu du sindikatuak. «Horrela, enpresa hauek eragina dute elikapen kate osoan, batez ere, ahulenak eta nagusienak diren kate-mailak kaltetzen dituzte: ekoizleak eta kontsumitzaileak», salatu du EHNEk.

Sektorearen egoera hobetzeko, politika hurbilak eskatzearekin batera, EHNE-Nafarroak hurrengo hiru neurriak proposatu ditu: nekazaritzako gasolio profesionala ezartzea, BEZAren konpentsazio igoera eta argindarraren tarifaren fiskalitatea.

Lehenengo neurria martxan dago, azaldutakoaren arabera, EHNE-COAGek eta Gobernu espainolak duela hiru urte sinatu zuten akordioari esker 2009ko urrian nekazaritzako gasolioa profesionala ezarriko baita. BEZAren konpentsazioari dagokionez, dituzten kostu handiak gutxitzeko zerga horren kon- pentsazioa puntu bat igotzea eskatzen dute nekazaritzarako eta bi puntu abeltzaintzarako. Era berean, 2007ko zergaldirako murrizketak eskatu dituzte zenbait produktu modulutan.

Bestalde, eta argindarraren tarifa dela-eta, horren murrizketa planteatu dute, nekazaritzako ureztatze prezioen liberalizazioa datorren uztailean jarriko baita indarrean. Horrek suposatzen duen kostua, urtero 50 milioi eurotan zenbatu dute..

«El problema es de política agraria, no de falta de alimentos»

Líderes campesinos han acusado directamente a las multinacionales del sector de provocar la actual crisis alimentaria y han exigido un mejor reparto de los medios productivos. La exigencia se ha realizado tras el congreso organizado en Yakarta, por Vía Campesina.

La especulación, la liberalización del comercio agrícola y las prácticas monopolísticas de los conglomerados empresariales que dominan el sector son las causas del fuerte repunte de los precios de los alimentos en todo el mundo, según los miembros de la organización. «El problema no es de falta de alimentos, es una cuestión de política agraria», aseguró el representante de Vía Campesina en Europa, Paul Nicholson, quien agregó que «la especulación es el primer factor detrás del alza de precios», porque «ha convertido los alimentos en mercancía financiera». Nicholson apuntó, asimismo, que el «control monopolístico» del comercio de semillas y fertilizantes y del negocio de la distribución también están provocando subidas «enormes e injustificadas» de los precios de los alimentos en destino. Criticó que las grandes transnacionales «han destruido la cultura productiva local» y «han comprado las mejores tierras del mundo para dedicarlas a la producción de agrocombustibles» en lugar de alimentos. La solución a la crisis pasa, según plantea, por «regular el mercado», porque la progresiva liberalización ha hecho que ahora no haya capacidad para afrontar la crisis alimentaria. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo