GARA > Idatzia > Gutunak

Iker Aroztegi Alvarez Deustu

Atera kontuak

Desazelerazio ekonomiko sakona edo krisia. Edozein izen hartuta ere, hemen da. Arrazoi nagusia: eraikuntza, orain dela gutxi arte aberastasuna, lana eta ongizatea sortzen zuen eraikuntza (zalantzarik gabe hala izan da etxebizitza-sustatzaileentzat etxebizitza salmenta bidez, eta banku zein aurrezki-kutxentzat hipoteken interesei esker); eraikitakoaren balioaren etengabeko igoera ekarri zuen eraikuntza.

Paradoxa agerian geratzen da ekonomiaren bi aurpegiei erreparatzean. Batetik, makroekonomiak izugarrizko etekinak uzten dizkie gutxi batzuei; bestetik, mikroekonomiak uste duguna baino pertsona eta familia gehiagori errealitate prekario, kaltegarri eta debekuzkoa inposatzen dio halabeharrez.

Nire auzoan, Deustun (lehenengo barrutia), 60 m2-ko etxebizitza batek 354.000 euro (59 milioi pezeta) balio ditu, edo bestela esanda: hilean 1.976 euroko 30 urterako hipoteka bat. Hori guztia lanbide arteko gutxieneko soldata 600 eurokoa  eta gazteen lan kontratuen %95 behin-behinekoak izanik.

Hori guztia ikusita, datu bakar bat: Deustun 1.108 etxebizitza hutsik daude. Norberak atera ditzala kontuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo