Nuria Altzugarai presoaren senideek istripua izan dute
GARA |
Etxerat-ek atzo jakinarazi zuenez, Nuria Altzugarai preso donostiarraren senideek istripua izan zuten joan den larunbatean, Soto del Real-eko kartzelatik itzultzean. Gurasoak eta bi ahizpa zeuden autoan, baina ez zuten kalte fisikorik izan. Hala ere, autoak kalteak izan zituen, Etxegaraten zihoazela kamioi batekin talka egin zuenean.
Etxerat-ek jakinarazi zuenez, aurten sakabanaketak eragindako zortzigarren istripua da, eta horietan hogei senidek eta lagunek kalteak izan dituzte. Presoen alde atzo Bilboko Arriaga antzokian 105 lagun bildu ziren.