GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA | Amagoia Iban 2008/7/18

Helbideak

Bozate modernoak behar ditugula. Frankisten, torturatzaile eta hiltzaile uniformatuen ondoan bizi daitekeelako bat; etakide izandakoen alboan ez. Aurki dezagun bazter auzoren bat, beraz, jar diezaiogun helbidea munduaren uzkiari, Demokrazia kalean -Generalisimo hartan bezalaxe- ez delako tokirik halako agotentzako.

Hor ari dira, kanposantuan behar lukeela esateko muturrik ez eta, Iñaki de Juanaren helbidea zein behar lukeen erabaki nahian. Hor ari dira, Kandido Azpiazuren denda tokiz aldatzeko ahalegin zapuztua irentsi ezinda. Baten eta bestearen emazteak ere agotak dira, bistan da. Jabetza guztiak kendu eta senarrekin batera desagerraraztea merezi dute. Desagertzea baita kontua. Batzuk desagertzea. Eurekin batera, eurena bakarrik ez den errealitatea eramango dutelakoan. Beste batzuek betiko tokian segi dezakete, noski (...). Horixe dauka Alaitasunaren hiriko Demokrazia kalean bizitzeak. Hori, eta telefonoa tokiz aldatzen hasi orduko hedabideak ere espiatzen dituzten poliziak agertzea. Agot bihur ez gaitezen. Agot potentzialak baikara, eta ez baitago guztiontzako Bozaterik. Demokrazia kaleak Chinchilla jeneralarena bezalako estolda zaharrei eusten diela. Horiei ez diela helbiderik aldatu nahi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo