GARA > Idatzia > > Kultura

Jose Luis Padron idazlea galegoz idatzitako olerki liburuagatik saritu dute

GARA | DONOSTIA

Galiziako Etxeen Federakuntzak Jose Luis Padron idazle legazpiarra saritu zuen galegoz idatzitako «Felices Tempos!» olerki liburuagatik. Donostian egindako ekitaldian, bizitzan jasotako «aitorpenik garrantzitsuenetariko» bat dela azpimarratu zuen poeta gipuzkoarrak, eta gerra zibilak «indarrez kendu» zion aitona galiziarrari «Eu son o fillo do Benito» esateko aukera ematen diola gaineratu zuen.

Bestalde, poema liburu hau sortzea beretzat hain bere jotzen duen hizkuntzarekin behin-betiko bat egitea dela esan zuen.

Pello Zabaletarekin batera, Padronek Oteizaren poesia guztia euskaratu du, eta Javier Muguruza edota Gontzal Mendibil kantariek musika jarri diete haren poemei. Ibilbide literarioa Urruzuno saria irabaztean hasi zuen, eta orduz geroztik hainbat poesia sorta argitaratu ditu, baita hainbat sari irabazi ere. Horien artean, «Ibaia euri-erasotan bezala» Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen 1999an. Urtebete lehenago, berriz, Concetta Probanzaren marrazkiez lagunduta, «Txori erratuen bilera» argitaratu zuen.

Orain munduaren amaierari buruzko istorio «magiko» bat idazten ari da Padron.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo