GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Komunikabideak ikusita... zeri deitzen diote inkomunikazioa?

Maiz, salbuespena lege bihurtu den herri batean, zaila da normala zer den eta zer ez erabakitzea. Zilegi denaz eta ez denaz eztabaidatzeko hain oinarrizko kontuetara jo beharra dago gure herrian, non konturik nabarmenena ere ikusezin bihur baitaiteke askorentzat.

«Lege antiterroristak» baimentzen duen inkomunikazioa erabat zuzenbidearen kontrakoa da. Nazioarteko aditu askok eta askok argi utzi dute hori. Horrez gain, euskal herritarren gehiengoak agintarien, epaileen eta polizien jokabide hori behin eta berriz salatu du. Hara, bada, inkomunikazioak ikerketa judiziala hasieratik usteltzen du eta, herri honen historiak argi erakutsi duenez, tratu txarrak ahalbidetzen ditu.

Hamar euskal herritarren atxiloketen aurrean komunikabide gehienek erakutsi duten jokabidea izugarria da. Filtrazioak eta intoxikazioak bata bestearen atzetik etorri dira. Eta ohikoa izateak ez du inondik inora onargarriago edo normalago egiten. Kazetaritzatik baino genero poliziakotik hurbilago dauden jokabide horien atzean dauden interesak zitalak dira eta lotsagarriak kazetaritza ikuspuntutik. Eta, jakina, zer esanik ez epaile lanbidearen ikuspuntutik.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo