GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

Donostiako 56. Zinemaldiko epaimahai ofizialeko burua Jonathan Demme izango da

p046_f02_.jpg

GARA | DONOSTIA

Jonathan Demme, azken hiru hamarkadetako Ameriketako Estatu Batuetako zinema talenturik handienetakoa, izango da datorren irailaren 18an hasi eta 27an amaituko den Donostiako 56. Zinemaldiko epaimahaiko lehendakaria.

Jaialdiko antolatzaileek adierazi dutenez, New Yorkeko zuzendari, ekoizle eta gidoilariak nazioartean arrakasta izan duten ekoizpen handiak bere kezka pertsonalak islatzen dituzten proiektu independenteekin uztartzen jakin du. Zinema jaialdian gainera, Demmen film luze berria, «Rachel Getting Married», eta Neil Youngen kontzertuaren inguruan egindako bere azken filmaren amaitu gabeko bertsioa, «Neil Young Trunk Show: Scenes from a Concert», ikusi ahal izango dira.

Estatubatuarrak «The Silence of the Lambs» lanarekin thriller modernoan mugarri bat ezarri zuen, Hannibal Lecter gaur egungo zinemako erreferentziazko pertsonaia bilakatuz. «Philadelphia» lanarekin, berriz, mundua hunkitzea lortu zuen hiesaren arazoa gaitzat hartuz, eta gaixotasuna oraindik ere gaizki ikusia zegoen garaian egin zuen lan hori, gainera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo