Joseba Felix Tobar-Aebulu Ingeniaria
Burbuila berria ala berrindustrializazioa?
Ameriketako Estatu Batuetan hasi zen finantza krisia ziklo baten amaiera baino zerbait gehiagoren adierazle da, Joseba Tobar-Arbuluren iritziz; aro baten amaiera sumatzen du. Ekonomia zor-mugara iritsita, blokeatuta dago, eta klase-borroka itzuli da: hartzekodunen eta zordunen arteko industriaurreko klase-borroka. AEBetako Kongresuko proposamenak, ordea, ez doaz berrindustrializazioaren norabidean.
AEBen barneko higiezin errealeko zorra (13 x 1012 dolar) ordainezina da, atzerritar banku zentralekiko gobernuaren zorra (3,5 x 1012 dolar) den bezala, edo zor publikoa bera den bezala. Freddie Mac eta Fannie Mac hipoteka-konpainiek AEBen hipoteka-merkatua menperatzen dute. Bi konpainia horiek higiezin errealeko prezioak babestu dituzte5 x 1012 baino dolar gehiago bideratuz etxe-erosleek etxeen prezio gero eta handiagoak eskain ditzaten. Era horretan, bankariei, hipoteka-burtsalariei eta Wall Steet-eko zor-paketatzaileei aparteko irabaziak hornitu dizkiete: azken horiek denak dira higiezin errealeko burbuilaren onuradunak.
Ikus dezagun Fannie eta Freddie konpainiek gaur egungo burbuila-ekonomian jokatu duten rola.
Errealitatea da Fannie, Freddie eta FHA (Federal Housing Administration) delakoek arduragabeko mailegatzea erabili dutela, hipotekatan 5,3 x 109 dolar baliatuz, eta 1,6 x 109 dolar gehiago kontabilitatean edukirik (erakunde inbertsiogileei luzaturiko bonoak babesteko). Horien estrategia ondokoa izan da: interes-tasa nahiko baxuak ordainduz, bonoak luzatzea, eta aurreratzeak erabiltzea tasa handiagoko hipotekak erosteko. Fed-eko Alan Greenspan-en urrezko aroa dirudi, hipotekako aberatsek fikziozko hipoteka handiak idatziz, eta beraiek salduz pentsio-funtsei eta Alemaniako eta Ingalaterrako bankariei.
Dot.com-eko burbuila 2000ean lehertu zenetik, zabor-hipotekak izan dira bonorik handienak. Bitartean, Fed-en Alan Greenspan nagusiak banku-sistema desarautu zuen. Ondorioa orain dela bi hamarkada S&L delakoarekin gertatutako porrotaren antzekoa da.
1980an soilik S&L-ko gutxi batzuek hondoratu ziren, arrisku-hartzaileak zirenak. Horiek erakunde-aurreztaile handiak ziren eta arriskuez ez ziren arduratu, gobernu-babesa baitzuten. Baina nork espero zezakeen Fed-ek, merkataritza-banku sistemarako «zuzendaritza-batzorde» gisa, higiezin errealeko Freddie, Fannie eta abarrei laguntzea? «Jendea» zerbitzatzeko sortuak izanik, «jende» horren %90 zordun izanik, erakunde horiek hartzekodun direnei, biztanleriaren %10, ematen diete laguntza.
Aurten milioi bat hipotekaren iraungipenak ikusi dira eta zabor-hipotekaren porrota okertzen ari da, gero eta gehiago. Etxe-prezioak erori egiten dira hipoteka-tasan interes-tasak «egokitzen» diren bitartean, norabide bakarrean: tasa baxutik maila altura igaroz. Gero eta zailagoa da maileguak hartzea gaur egungo merkatuan. Ekonomia bere zor-mugara iritsi da eta kaudimen-gabezia fasean sartzen ari da.
Ez gaude ziklo baten amaieran, aro baten bukaeran baizik. Mundu zaharra ezin da berreskuratu, nahiz eta finantza-lobbysta den Greenspan-ek finantza-merkatuak autorregulatzaileak direla aipatu. Higiezin errealeko burbuila AEBetako Bigarren Mundu Gerratik datorren zor askeak sortu du. «Susperraldi» bakoitza zor maila altuago batean gertatu da.
Orain zor-mugara iritsi da, eta ekonomia blokeatuta dago. Klase-borroka berriro ere itzuli da negozioetan. Enplegatzaile industrialen eta beraien lan-indarraren arteko klase-borroka izan barik, egungoa lehengora itzuli da, alegia, hartzekodunen eta zordunen arteko industriaurreko klase-borrokara. Printzipio nagusia hauxe da: «Arrain handiak txikia jaten du», bereziki zor dinamikaren bitartez.
Historikoki inongo ekonomia ez da izan gai bere zorrak ordaintzeko. Horixe da «interes konposatuen matematikaren» esentzia. Zorrak etengabe igotzen dira, hartzekodunak aberats bilakatuz, baina prozesuan ekonomia bera, bere osotasunean, txirotuz; hortaz, ordaintzeko bere ahalmena deuseztatuz.
Historikoki emandako erantzun «normala» zorrak ordaintzeko ahalmenaren mailara eramatea izan da: Sumerkon Kristo aurreko hirugarren milurtekoan, Babilonian K.a. bigarren milurtekoan, Grezian eta Erroman K.a. lehen milurtekoan, eta gero Europa feudalean harik eta Lehen Mundu Gerraren osteko kalteak ordaindu arte. Maila hori lortzeko, ordaindu ezin diren zorrak ezabatu behar dira. Bestela, zor-peoitzan aritzea da.
Historian zehar, herrialdeek jakin dute porrota -zorrak deuseztatuz- ekonomiak askatzeko bidea dela. Bankuei ordaintzeko, superabit ekonomikoa inbertsio ukigarri berritik ez alboratzea da ideia; modu horretan ekonomia berrindustrializazio bidean jarriz.
Baina AEBetako Kongresuan hartutako proposamenen arabera, zor txarrak, publikoki aseguratuta ez daudenak, zor berriek ordezkatuko lituzkete. FIRE sektorea (Finance, Insurance eta Real State) kanpaina publiko bat eratzen ari da amerikar jendea hurrengoaz konbentzitzeko: Gobernuak Freddie eta abarren finantza-fikzioak mantendu behar ditu «merkatua salbatzeko».
Baina zein da «salbatu» behar den «merkatua»? Wall Street-entzat (eta berorren Kongresuko abokatuentzat) interes-tasa konposatuen «magian» hazi diren zor txarren masa da, zordunen ordaintzeko ahalmenaz haratago. Zordunek ez badute ordaintzen, orduan Gobernuak -«zerga-ordaintzaileek» Wall Street-eko txekea hartu behar dute-. Bien bitartean, zerga-haustura gehiago eman behar dira finantzako, aseguruko eta higiezin errealeko sektoreei nahiko diru uzteko beren galerak «atzera irabaztearren», ekonomia industrialeko kontsumitzaileengandik eta alokairu-irabazleengandik are errenta eta interes gehiago jasoz.
Hipokresia da esatea hori guztia beharrezkoa dela «klase ertaina» salbatzeko, nahiz eta salbatua dena bere zorrak izan, ez bere aktiboak. Baten batek zerbait eman behar du eta populazioaren goiko %10ak segurtatu nahi du emate hori ez dela bere egoera ekonomikoa, oinarriko %90arena baizik. Salbatzen den bizitza-modua ez da etxe-jabearena, baizik eta zor-peoitza, piramide ekonomikoaren gailurreko aberastasun-kontzentrazioa laguntzeko.
AEBetako Kongresukoen esperantza etxegintza-prezioak birpiztea da finantza-gestiogileei diru-laguntza emateko; horiek dirua zor-kreazioaren bidez egin nahi dute, ez kapital ukigarriko eraketaren bitartez. Hortaz, kontua etxegintza-prezioak familiei orain dutena baino zor handiago batean sartzea eragingo dien maila batera igo daitezkeen edo ez da. Horrela eginez gero, diru-laguntza ez da izango etxe-jabeentzat, finantza-sistemaren hipoteka-edukitzaileentzat baizik. Horrenbestez, helburua ez da etxeak ordaintzeko errazagoak egitea, ordaintzeko zailagoak egitea baizik; izan ere, zorrak handiagoak izango lirateke.
AEBetako Kongresua burbuila berri baten alde azaldu da argi eta garbi. Berriz ere, errenta erabiliko da ez AEBak berrindustrialtzeko, baizik eta bankuek AEBen zor orokorra handitzeko, tartean populazioaren %10 «salbatu» dadin. Ondorio zuzena desindustrializazio-maila igotzea izango da, inolako dudarik gabe.
Espainia «una, grande y libre»n gauza bertsua gertatzen ari da. Zertan dabiltza hemengo sindikatu abertzaleak?