GARA > Idatzia > > Kultura

«ARTIXTEN TOPAKETAK» 2008

Artistak Hernaniko kale eta plazetara aterako dira beste behin

Bakoitza bere aldetik ibiltzera ohitua, Hernani inguruko dantza, antzerki, pintura edo musika munduko artistek «Artixten Topaketak» prestatu dituzte, iaz abiatu eta aurten bigarrenez eskainiko den zita. Oraindik argitu gabeko urriko larunbat bat aukeratu eta Urnieta kalean elkartuko dira (eguraldi txarra balego, Atsegindegin), bakoitzak bere jarduna plazaratu dezan. Horretarako baina, deialdia luzatu dute, eta inguruko artista orori gonbitea luzatu, topaketetan parte hartzeko. Izena eman nahi duenak, ixa74@hotmail.com helbidera e-mailua igorri edo 675 703 276 (Aritz) tlfnora deitzea baino ez du.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo