GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

TRONTZA | Arabako finala

Olaberria eta Zubiaga bikoteak aurreikuspen guztiak bete ditu

J.L. | DONOSTIA

Olabarriak eta Zubiagak irabazi zuten herenegun Aiaran jokatu zen Arabako Trontzalari Txapelketa. Beraiek ziren txapela janzteko faboritoak, eta ez zuten hutsik egin.

Jende ugari batu zen neurketa zuzenean ikusteko asmoarekin. Hasiera batean, orain dela bi hilabete Oionen zen jokatzekoa baina azkenean ez zen posible izan bertan jokatzea eta Aiarara eraman behar izan zuten. Bikote bakoitzak zazpi epai etzanda eman behar izan zizkion 60 0ntzako enborrari, sei epai etzanda kana-erdikoari eta beste zazpi 60 ontzako enborrari.

Gogor ekin zioten Olabarriak eta Zubiagak, baina lehen zatian ederki eutsi zioten Velez de Mendizabalek eta Lopezek. Aldiz, azken bikote horrek hirukoa osatu eta lehiaketa jokatu ahal izateko eman zuen izena eta hori amaieran nabaritu egin zen, Velez de Mendizabal eta Lopezentzat beste kirol batzuk lehentasuna baitute. Zutikako lanean aldetxoa lortu zuen gero txapela jantzi zuen bikoak, eta horri eutsi eta amaieran txapela jantzi ahal izan zuen.

Velez de Mendizabalek eta Lopezek ere lan ona egin zuten, baina azkenerako bete egin ziren, eta ezin izan zieten faboritoei jarraitu. Horrenbestez, bigarren postuan amaitu zuten. Beobide eta Martinez de Gereñu geratu ziren azken tokian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo