GARA > Idatzia > > Kultura

Parte hartzea bultzatu nahi du Getxophotoren bigarren edizioak

Aurtengoa bigarren edizioa du Getxophoto jaialdiak. Herriko eraikin esanguratsuak erakusleiho hartzea, hau da, espazio publikoetan argazkiak eskegitzea du ikur nazioarteko jaialdiak. «Mutazioak» gai hartuta, irailaren 11tik urriaren 12ra bitarte izango dira erakusketak eta irailaren 11tik 14ra jorratuko dituzte ekitaldi nagusiak, Bertsophoto saioa, kasu. Ekitaldiak herritarren parte hartzea bultzatu nahi du eta makina bat aukera prestatu dituzte horretarako.

p040_f01_199x108.jpg

Anartz BILBAO | GETXO

Getxophoto, iaz Begihandi elkarteak martxan jarritako jaialdiak, ezohikoak diren eremuak aukeratzen ditu argazkiak erakusteko, eta Getxoko hogeita bost eraikuntza eta kaletan jarriko ditu argazkiak ikusgai. Kontua ez da kaleak apaintzea, argazkien bidez istorioak konta ditzaten prestatzea baino. Argazkilaritzari eskainitako nazioarteko jaialdia da, beraz, Getxophoto, eta arlo artistiko hau jakintza eta komunikaziorako tresna legez ez ezik, gozatu estetikorako ere hartzen duena. Horregatik, espazio publikoa argazkiak erakusteko erabiltzea da jaialdiaren ikurra.

Egitasmoa irailaren 11tik urriaren 12a bitarte izango da, «Mutazioak» gai hartuta. Arduradun lanetan, Alejandro Castellote arituko da, iraganean PhotoEspaña jaialdian lan egindakoa. Argazkilarien artean, berriz, makina bat bazterretako artistek plazaratuko dituzte lanak, hala nola: Philip Kwame Apagya (Ghana), Wang Qingsong (Txina), Marcos Lopez (Argentina), Cecilia Paredes (Peru), Sammy Baloji (Kongo), Julio Bittencourt (Brasil), Osama Esid (Siria) eta beste askok. Tartean, nola ez, badira euskaldunak ere, Jose Ignacio Lobo Altuna edo Gonzalo Azurmendi, kasu.

«Mutazioak»: kontzeptu horrek lotuko ditu ikusgai izango diren bilduma guztiak, eta egun gertatzen diren kultur eta ingurumen aldaketak edo gizarte eta identitate moldaketak argazkilaritzak nola azal ditzakeen erakutsi.

Erakusketak kontu handiz aukeratutako lekuetan jarriko dira, besteak beste, herriko liburutegian, Getxo antzokian, Punta Begoñan, Portu Zaharreko etxeetan, Ereagako igogailuan eta Metro geltokietan. Hogeita bost kokapenetik gora, beraz, espresuki jaialdirako sortutako obrek jantziko dituztenak, eta, guztira, lanok erakusteko, mila metro koadroko azalera erabiliko da.

Erakusketak urrira arte ikusgai izango badira ere, jardunaldi nagusiak irailaren 11tik 14ra jorratuko dituzte, beste arlo artistiko batzuk argazkilaritzarekin harremanetan jarriz. Ekitaldi guztiak doakoak izango dira eta aurten antolakuntzak herritarren parte hartzea bultzatu nahi du, zenbait ekimenen bitartez.

Herritarren parte hartzea

Herriko plazan jarriko den karpan liburu-denda eta aldizkari batzuetako argazki lanak ikusi ahal izango dira. San Nicolas frontoian, berriz, ostegunean eta igandean, Getxoko argazkigileen proiekzioak emango dituzte iluntzeko bederatzietan, pantaila erraldoian. Toki berean, Bertsophoto saioa izango dugu ostiral gauean. Bertan, Xabi Paya, Andoni Egaña eta Jon Maiak kantatuko dute, pantailan agertutako argazkien harira.

Siriako Osama Esid artistaren «Estudio Ibiltaria» Getxon zehar ibiliko da egunotan, bertaratzen direnen argazkiak egin, eta gero lanak argitara emateko. Bukatzeko, egitasmo propio eta bereziak garatzen ere hasia da Getxophoto, eta Jose Bauer arkitektoak garatutako «Galeria Mugikorra» izango da lehen emaitza, herriko hainbat puntutan ikusgai izango dena.

Herritarren parte hartze zuzena bultzatu nahian, jaialdiak «Izan Getxophoto» prestatu du. Lehiaketa ere prestatu dute eta irailaren 1etik 15era bitarteko jaialdiaren giroa hoberen erakusten duen argazki sorta sarituko dute mila eta bostehun eurorekin. Argazkiak hobeto ulertzeko, erakusketetan zehar bisitaldi gidatuak ere egingo dira, doakoak, oinez eta bizikletaz.

La utilización del espacio público como marco para la fotografía, seña de identidad del festival

El festival internacional de fotografía, creado el pasado año por el colectivo Begihandi, «apuesta por la exploración de soportes y espacios expositivos no convencionales». Así, presenta exposiciones de dieciséis artistas en otros tantos emplazamientos: Lobo Altuna en la plaza Ajedrez, Ananké Asseff en Torrene, Gonzalo Azumendi en Portu Zaharra, Sammy Baloji y Dionisio González en Punta Begoña, Julio Bittencourt y Pere Forminguera en el Mercado de Algorta, Ricardo Cases en la Galería Movil, Osama Esid en Amezti, Philip Kwame Apagya en el Metro de Algorta, Marcos López en el Muelle de Portu Zaharra, Fernando Maquieira en Getxo Antzokia, Cecilia Paredes en la plaza San Nikolas, Esteban Pastorino en el metro de Areeta, Miguel Trillo en escaparates de las calles Euskal Herria, Basagoiti y Algorta, Jorge Rueda en el ascensor de Ereaga y Wang Qingsong en la carpa; además de la exposición «La puerta abierta», sita en Torrene, y la preparada por el Photomuseum de Zarautz, «Fotografía catalana del s. XX. Una aproximación», que se podrá visitar en el Aula de Cultura. Las exposiciones se podrán visitar desde mañana jueves al 12 de octubre y habrá visitas guiadas a las exposiciones.

Paralelamente, las actividades del festival se celebrarán desde mañana hasta el domingo, 14 de setiembre. En la carpa que se instalará en la plaza de la Estación, mañana y el sábado -a las 21.00 h.- se proyectarán las fotografías de aficionados locales dentro de los programas «Proyección POP» y «Proyecto Post It». En el mismo lugar y a la misma hora, el viernes tendrá lugar un novedoso bertso saio, Bertsophoto. Con la intención de acercar la fotografía a otras disciplinas artísticas, los bertsolaris improvisarán tomando como tema las fotografías proyectadas en pantalla gigante. Además, el artista sirio Osama Esid montará su Estudio Ambulante en diversos puntos de la ciudad, para hacer fotos a todos los que lo visiten y mostrarlas después.

Para finalizar, la organización pretende que el espectador sea partícipe del evento, para lo que ha organizado un concurso fotográfico, dotado con mil quinientos euros de premio, un taller impartido por el mallorquín Pep Bonet, con «Fotografía: la evolución de un lenguaje» como tema.

A. B.

BERTSOPHOTO

Getxoko San Nikolas pilotalekuan, pantaila erraldoian botako dituzten argazkien harira, Xabi Paya, Andoni Egaña eta Jon Maia bertsolariek bertso saioa egingo dute ostiralean, irailak 12.

BIRZIKLATZEA

Iazko jaialdian eskegitako argazki txatalak erabiliz, poltsak eta beste egin eta salgai jarri dituzte aurten, eta etekinak Sahararen aldeko ATFAL taldeari emateko asmoa agertu dute.

Fitxa

Data: Jaialdia, irailaren 11tik 14ra. Erakusketak, irailaren 11tik urriaren 12ra.

Lekua: Getxoko hogeita bost kale eta eraikuntzatan.

Webgunea: www.getxophoto.com.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo