GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Lehia polita, Ono Estadi zelaian

Ezker hegalean, iragana, orainaren eta geroaren aurka

Quique Corralesek partida «berezia» izango du lehengo taldekideen aurka, batez ere, berea zirudien postua kendu zion Natxo Monreal gaztearen aurka

p035_f01.jpg

Jon ORMAZABAL | IRUÑEA

Talde kirola da futbola, baina bere baitan banakako zenbait lehia izaten ditu partida batek. Igandean Mallorcak eta Osasunak Ono Estadi zelaian jokatuko dutenak halako ugari izango ditu, baina interes berezia sor dezake, zelaian aurkako hegaletan egongo diren arren, Quique Corralesen eta Natxo Monrealen artean izango denak. Izan ere, egun Mallorcan ari den sevillarrak Sadarreko ezker hegaleko postua kendu zion jokalaria izango baitu kontrako taldean. Andaluziarra talde gorritxoaren iragana bada, nafarra, 22 urterekin, taldearen oraina da, eta, daukan gaitasuna ikusita, orainaz gain, geroa ere badela esan daiteke.

Real Madrileko harrobitik 2004ko udan fitxatu zuen Osasunak Corrales, eta Claverorekin borrokatu behar izan zuen titular izateko, Javier Aguirreren aginduetara. Borroka horretan garaile irten ondoren, etxetik etorri zitzaion konpetentzia andaluziarrari. Natxo Monreal gazteari lehen taldean jokatzeko aukera eman zion Zigandak, bigarren taldetik ondo ezagutzen zuelako, eta lehen denboraldian lesioek eta nerbioek nahi besteko maila ematen utzi ez zioten arren, iaz mailari neurria hartu eta ligako 27 partidatan titular izanda, Zigandaren konfiantza osoa lortu zuen. Horiek horrela, eta aurten lekurik izango ez zuela ikusita, Corralesek, Mallorcaren eskaintza onartu, eta alde egin zuen udan.

«Partida berezia»

Mallorcako kazetariek atzo igandeko partidari buruz galdetu ziotenean, topikoei heldu, eta Iruñean «utzitako lagunengatik» lehia «berezia» izango dela onartu zuen Corralesek, eta ez zuen inolako erresuminik erakutsi Osasunarekiko.

Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin jokatu ostean, atzo itzuli zen Natxo Monreal Taxoarera eta Corralesek Mallorcan hitz egiten zuen ordu bertsuan, iruindarrari egokitu zitzaion Corralesen gainean mintzatzea. «Badaukagu beraren aurka jokatzeko gogoa, izan ere, bada denboralditxo bat elkar ikusten ez duguna. Taldekide ohia izango da bai, baina behin partida hasi denean, aurkari bat gehiago izango da, eta egurra eman ahal izanez gero, eman egingo diogu. Partida amaitzean lagunak izan gaitezke baina zelaian ez dago adiskiderik», azaldu zuen Iruñea utzi zuenetik Corralesekin ez duela hitz egin onartu zuen atzelari nafarrak.

Lehiari gatz apur bat gehiago jartzeko, iazko jokaldi polemikoak gogora ekarri behar, zehazki, Trejok gola sartu zuenekoa Osasunako jokalari bat lurrean min hartuta zegoela. Jaitsieraren mamua horren gertu zuen Osasunan, kiroltasunetik gutxi duen jokabide horrek haserrea piztu zuen, baina bandoz aldatuta, ulertzekoa den jarrera hartu zuen Corralesek. «Ezin zaio bueltarik eman, beste denboraldi bat, beste partida bat da».

Natxo Monrealek ere ez du uste gorritxoek inolako zorrik daukatenik, baina, hori bai, lezioa ondo ikasita daukatela aitortu zuen. «Ez dago mendeku asmorik, irabaztera joango gara hala joan behar dugulako, ez dago besterik. Hori bai, Mallorcako jokalari bat lurrean bada, probetxua ateratzen saiatuko gara».

Pandiani, Delporte y Ezquerro tienen el alta

Santi Ezquerro, Ludovic Delporte y Walter Pandiani recibieron ayer el alta médica tras superar sus respectivas lesiones musculares, por lo que están a disposición del técnico José Ángel Ziganda para el partido del domingo contra el Mallorca en el Ono Estadi.

Dady y Tiago Gomes se ejercitaron individualmente; el primero tras la gastroenteritis que le impidió ejercitarse ayer tras regresar de su compromiso con la selección de Cabo Verde y el segundo por la lesión muscular que le hizo ser baja para el primer partido liguero. Tras la jornada de descanso de hoy, mañana se espera que regresen Nekounam, Shojaei, Plasil y Vadocz.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo