GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Portugal Otermin sendia

Gure esker ona

Ez dira egun asko gure Xabier maitea hil zela, baina hainbeste izan dira tarte labur honetan erakutsi dizkiguzuen txerak eta onginahiak, non ez baitugu hitzik eskerrak emateko.

Laztanez, besarkadaz, isiltasunez... era askotan bihurtu diguzue Xabierrek gure herriari, Pasaiari, bere bizian eskaini ziona kazetaritzan, musikan, zineman, historian... eta baita, noski, herritar huts gisa, festan, hezkuntzan edo politikan. Hark zuei emandakoa bihurtu diguzue zuek guri orain, ordu latz honen eztigarri. Guztiei beraz, gure esker on bihotzeko bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo