GARA > Idatzia > > Euskal Herria

«Pasialekue Gernikentzako» dela aldarrikatzeko okupatu dituzte eskolak

p020_f01.jpg

Ruben PASCUAL |

Gernikako Gazte Asanbladako kideek Pasealekuko eskolak okupatzea erabaki dute «zazpi hilabete gaztetxe barik» egon ostean.

Astra eraberritzeko lanak direla-eta, biltzeko «ganorazko leku barik» daudela salatu dute gazteek eta, azaldu dutenaren arabera, «bizi dugun egoerak bultzatu gaitu hona sartzera».

Pasealekuan atzo egindako agerraldian gernikarrek azaldu zuten moduan, «ez dauka inongo logikarik herritarren mesederako hainbeste erabilera desberdin izan ditzakeen eraikin publiko eta historiko hau bulego lanetarako bakarrik erabiltzeak».

Izan ere, Lakuako Hezkuntza Sailaren helburua eskola horietan bulego berriak kokatzea da, Gernikako Udalak proposatutako leku alternatiboei muzin eginez.

Osoko bilkura

«Astra proiektua Pasealekuko eskoletan kokatzea bideragarria zela ikusita», joan den uztailaren 18an Udaletxean ospatutako oso bilkuran onartu zen «Pasealekua Gernikentzako izan behar dela» eta «Pasealekuan herritarrentzako interes publikoa duten proiektuak kokatzeko urratsak emango direla» zehazten zuen testua, Astra Koordinadorak aurkeztutakoa.

Ieup Gazte Asanbladaren ustez, «administrazioak ez dira egoerak eskatzen zuen mailan egon eta herrian dauden beharrei neurriko erantzunak» emateko eskatu zioten.

Bestalde, larunbatean, arratsaldeko seietan egingo den asanbladara deitu zituzten gernikar guztiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo