GARA > Idatzia > > Euskal Herria

LABek uste du «Euskal Herriaren egoerak burujabetza ariketa berria egitea» eskatzen duela

GARA |

Lizarra-Garaziko akordioa sinatu zenetik hamar urte bete direla-eta, LABen Nazio Komiteak idazki bat igorri zuen atzo. Bertan, sindikatu abertzaleak honakoa gogorarazten du: «Ekimen horren bitartez estatuek ukatzen dizkiguten eskubideak geure buruari aitortzeko ahalmena bagenuela erakutsi genuen eragile politiko, sozial eta sindikalok». Horren harira, «hamar urte beranduago, ordea, ez dugu eskubide horiek jasotzen dituen marko demokratikorik eskuratu Euskal Herriarentzat», salatzen du LABek, gogor kritikatuz «Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen eta lurraldetasunaren oinarritutako estrategiak garatu baino, bi hauek maltzurki desitxuratuz egungo markoaren biziraupena bermatzea» bilatu dutenen jarrera.

Estatu espainolak herri honen hitza eta erabakia ez errespetatzea eta errepresioaren aldeko hautua egitea ere gaitzetsi du.

Argazki honek, LABen ustez, bide horretan «mugarri berriak» jartzeko premia erakusten du: «Euskal Herriaren egoerak burujabetza ariketa berria egitea eskatzen du: estatuen inposizioen aurrean herri moduan arazo estrukturalak mahaigaineratu, irtenbideak proposatu eta norabide horretan aurrera egiteko ibilbidean sakondu».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo