GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Agileratik kanpo ere puntuak batzeko garaia

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Heldu zaio Biarritzi Agileratik kanpo puntuak batzen hasteko tenorea, eta horretarako aukera aproposa izango du gaur Akizen, 20.30etan bertako taldearen aurka jokatu beharko baitu.

Landesekoen eta euskaldunen arteko asteburuko lehen dema izango da, bihar neurtuko baitira Baionan Aviron eta Stade Montois. Biarritzek garaipena erdietsi beharko luke. Bi taldeek liga ezberdina dute jokoan. Euskaldunek Ligako finalerdietan izan nahi dute, eta Landesetakoek, aldiz, mailari eutsi. Halako partidak garrantzitsuak izaten dira, eta euskaldunek gaur galduko balute, hutsegite handia izango litzateke.

Zuri-gorriek baja ugari izango dituzte, eta gaurko partidarako, Noirot, Coiuzinet, Hall, Vahafolau, Dridi, Bosch, Harinordoki eta Willemse ez daude jokatzeko moduan. Courrienten eta Ngwenyaren parte-hartzea garrantzitsua izango da gaur ilunabarreko norgehiagokan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo