GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Biarritzek dantza garaikidearekin bat egingo du datorren igandera arte

Maitaldia dantza jaialdiaren hiri bilakatu da egunotan Biarritz, eta dantza garaikidearen erakusleiho nagusi da egunotan. Gaurkoan, «La Nomina Imperial» lana dago ikusgai 21.00etatik aurrera Casino antzokian. Bihar, ekitaldi ugari izango dira eguerdiko 12.00etan hasi eta iluntzera arte. Horien artean daude «Cia Urbana de Dança» brasildarra eta «Naññet de ña Pera» mazedoniarra. Igandean, Aukeran euskal dantza taldeak eskainiko du ikuskizuna goizeko hamarretan, eta Aida Gomez espainolak, 21.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo