GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

The Hellacopters, Eskandinaviako rockaren puntak hurbil du agurra

p048_f04_95x64.jpg

Eskandinaviar «high energy» rock & rollaren azken erasoa gidatu zuen The Hellacopters taldeak, besteak beste, Kike Turmixen laguntzarekin Gluecifer, Flaming Sideburns, TSOOL, Sewergrooves, Turbonegro eta beste asko Euskal Herriko oholtzetara hurbildu zituena. Hamabost urte errepidean eman ostean, gaur, Nick Royalek gidatutako boskote suediarra gurean ikusteko azken aukera dugu, «Head Off» azken lanarekin agur esatera etorri dira-eta; Bloodlights (Captain Poon Gluecifer ohiarekin) talde berriarekin batera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo