GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Partida Mestallan

Beldurrik gabe, Ligako lehen garaipenaren bila

Zigandak gutxienez lau aldaketa egingo ditu hasierako hamaikakoan eta Mallorcan titular izan ziren Sola eta Juanfran deialditik at utzi ditu. Valentzian, azkenik, Villa zerrendan dago, baina zalantza da oraindik.

p038_f01_199x128.jpg

 

VALENCIA-OSASUNA

GARA | IRUÑEA

Osasunak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du gaur. Erronka ez da batere erraza izango, gorritxoek Mestalla futbol zelaian jokatuko baitute. Astean zehar, jokalari nafar guztiek nabarmendu dute atzean sendo eta ahalik eta azkarren aurrera egin behar dutela. Hori izango baita Unai Emeryk zuzentzen duen taldeari aurre egiteko biderik egokiena.

Partidari ekiteko, Cuco Zigandak gutxienez lau aldaketa egingo ditu hasierako hamaikakoan. Defentsako lerroan, Miguel Flaño taldera itzuliko da. Aldaketarik nabarmenenak zelai erdian izango dira, Hector Font eta Jokin Esparza hasieratik arituko baitira. Biek, lesionatutako Santi Ezquerro eta Juanfranen postuak beteko dituzte. Gainera, Larraintzargo entrenatzaileak agian Kriztian Vadocz hungariarrari Osasunaren elastikoarekin debutatzeko aukera emango dio. Erdilari magyarra aulkian geratuko balitz, Patxi Puñal titular izango litzateke. Aurrealdean, Ono Estadin gola lortu ostean, Javi Garcia Portillo arituko da. Teknikari nafarraren esanetan, Aranjuezekoak «gola buruan sartuta dauka. Ona da konfiantza izatea, horren eskutik iristen baita aukera bat izan eta barrura sartuko duzula esaten dizun sentsazio hori».

Deialdian ere bada berrikuntzarik, Mallorcan hasieratik jokatu zuten Kike Sola eta Juanfran taldetik kanpo geratu baitira. Zigandaren esanetan, honek ez du errotazioekin zerikusirik eta arrazoi teknikoengatik daude deialditik at.

Partidari dagokionez, Larraintzargoaren esanetan «sentsazioak ondo daude, baina irabazten saiatu behar dugu. Gola egiten tematu behar dugu, talde honetan jokalari guztiak gola egiteko gai baitira. Bai ezusteko baten bidez, bai kontraerasora, baita landutako jokaldien bidez ere».

David Villa, zalantza

Unai Emeryren aginduetara, Valentziak iazko denboraldi txarra ahaztu nahi du. Fitxaketa handirik gabe, hondarribiarrak Albelda eta Angulo berreskuratu ditu eta Renan brasildarra kokatu du atepean. Oraingoz, lau puntu atera dituzte eta emandako sentsazioak onak izan dira, batik bat Joaquinek emandako neurria ikusita.

Levantekoek une honetan duten arazo nagusia lesioak dira. Esate baterako, Marchena, Baraja, Vicente eta David Silva gaurko neurketan ziur ez direla arituko. David Villak jokatuko ote duen, ordea, ez dago argi, izan ere, asturiarra deialdian agertu arren, Emeryren hitzetan, «ez dugu nola edo hala erabiliko».

 
Ziganda anuncia rotaciones en los próximos choques

El preparador navarro aseguró que hoy no se producirán rotaciones en el equipo, pero que esa variable puede aparecer en los encuentros de miércoles y domingo ante Deportivo y Numancia respectivamente. Tres partidos en apenas una semana obligarán a los técnicos a dosificar sus plantillas.

Hugo Viana entró en la convocatoria de Unai Emery

El luso, que la pasada campaña estuvo cedido en Osasuna, parecía predestinado a ser uno de los descartes del entrenador hondarribiarra en Valencia pero las numerosas lesiones del cuadro che han permitido que sea parte de la lista para el partido de hoy. El curso anterior, Viana sólo jugó 9 encuentros.

Primer entreno y venta de entradas, el lunes

Osasuna comenzará a preparar el compromiso ante el Deportivo en El Sadar, miércoles a las 20.00, el próximo lunes por la mañana. Asimismo, esa misma jornada se pondrán a la venta las entradas para asistir al partido.

KONTRATUAGATIK

Sunny Sundayk ezin izango du gaur jokatu bere kontratuan daukan klausula bategatik. Valentziak Osasunari jokalaria utzi zionean, bere jatorrizko klubaren kontra ezin izango zuela jokatu hitzartu baitzuten kontratu horretan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo