GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

San Miguel Liga

Ezin da modu ederragorik aukeratu

Urdaibaik denboraldiko zazpigarren garaipena lortu zuen etxean eta liga ia erabakita utzi du. Azken estropada, gaur, Portugaleten

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Egun handia izan zen atzokoa Urdaibairentzat, San Miguel Ligako garaipena ia erabakita uzteko modu hoberik ezin baitzen amestu. Bermeotarrek etxeko ikurrina bigarren urtez jarraian irabazi zuten eta azken luzean Castrori hortzak erakutsita lortu zuten, gainera. Aldrebeskeria handirik ezean, bizkaitarrek beraien hirugarren TKE Koroa jasoko dute gaur Portugaleten, hau ere, bigarrenez segidan.

Patxi Bilbaok zuzentzen duen ontziak helburua oso argi zeukan hasieratik. Bermeoko zaleek merezi zuten poz bat eta etxeko bandera irabaztea beraientzat opari ederra zen. Jakinda, gainera, garaipen batek liga ere bideratuta utziko zuela. Esan eta egin. Bizkaitarrek estropada burua hartu zuten hasiera-hasieratik eta estropada erdian lau segundoko aldea zuten Orio eta Castrorekiko. Kantabriarrak asko hurbildu ziren azken luzean, baina garaipenak ez zion ihes egin «Bou Bizkaia»ri.

Garaipena lortu zuen Urdaibaiko tripulazioa honako hau izan zen: Carlos Rodriguez, Sergio Carrion, Egoitz Gallo, Xabier Bereziartua, Mikel Portularrume, Aitzol Arrizabalaga, Andrei Banica, Juan Antonio Duñabeitia, Gaizka Olazar, Iker Zabala, Miguel Angel Millares, Gorka Olazar eta Xabier Zulaika, Asier Arego patroi zutela.

Castrok, aldiz, ia agur esan dio ligari. Sei puntuko desabantaila dute orain eta ia ezinezkoa izango da estropada bakar batean alde horri buelta ematea. Kontxa irabazi zuen tripulazioarekiko aldaketa bakarra egin zuen Etxabek, Cambados hankako lanetan jarri, eta Lombera aurreko moduan sartuta.

Aipagarria Zarautzen lana ere, bigarren txanda irabazi, Oriori aurre hartu, eta hirugarren amaitu baitzuten estropada.

Kaiku acaricia el ascenso y Arkote entra en problemas

La «Bizkaitarra» de Kaiku dio un paso de gigante en Bermeo para remar en la Liga San Miguel de traineras el próximo año. Los de Sestao fueron los más rápidos en la primera jornada del play-off de ascenso con un tiempo de 20.20.38 y sumaron los cuatro puntos que se lleva el ganador de cada regata. Bien patroneados por Norberto Torres, el histórico Txirri, los de Korta fueron aumentando su ventaja poco a poco. Tras ceder un segundo en la primera ciaboga, aventaban en dos segundos a Arkote en la segunda maniobra, la renta era de cuatro en la tercera, y de seis al final de la prueba. Más emocionante fue la lucha por el segundo puesto, ya que Meira se adelantó a Arkote por menos de un segundo: 20.26.92 para los gallegos y 20.27.50 para los de Plentzia. Meira se queda con tres puntos y Arkote con dos, por lo que se juegan la plaza hoy en Portugalete. Por último, destacar la debacle de Laredo, que perdió 40 segundos en la primera ciaboga tomada por estribor y fue cazado por Kaiku en el segundo largo. A.A.

Por tiempos, Kaiku hubiera sido sexto en la regata

Aunque es difícil hacer comparaciones exactas, la «Bizkaitarra» de Kaiku hubiera sido sexta en la regata de ayer, por delante de Pedreña, San Pedro y Zumaia, teniendo en cuenta todos los tiempos marcados.

Colocan a Joseba Fernández en la órbita de Santurtzi

Según avanzaba el diario «Deia» en su edición de ayer, el remero sanjuandarra de Castro podría recalar en el club vizcaino la próxima temporada como entrenador de la «Sotera».

Máquinas para apostar en las regatas ACT

Tras el acuerdo entre la ACT y la empresa EKASA, se instalarán máquinas para apostar en las regatas de la Liga San Miguel, como ya sucedió ayer en Bermeo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo